Jose Estornes Lasa (1913 - 1987)

Izaban jaio eta Donostian hil zen 74 urte zituela, gaisoaldi luze baten ostean. Auñamendi entziklopediako taldean zuzenki parte hartu bazuen ere, batik bat argitaratzaile gisa nabarmendu zen. "Como aprender euskara facilmente" (1960), "Método elemental del vasco" (1961) edota "Erronkari’ko Uskara" (1968), "Euskal Aditza" (1968) eta beste hainbat obra eman zituen argitara.

Espainiako Gerra Zibilaren garaian erbesteratu egin behar izan zuen. Venezuelan 23 urte pasatu ostean bueltatu zen Euskal Herrira.

Aktibitate handiko gizona genuen: Nafarroako Kultura Akademiaren sortzaileetariko bat, Iruñeko Adiskideen Elkarteko lehendakari, Euskadiko Amnesty Internationaleko sortzaileetariko bat, EAJko Nafar Buru Batzarreko kide, euskaltzain urgazle...

Gure Mendea