Piarres Narbaitz (1910 - 1984)

Eliz ikasketak egin zituen Beloke, Uztaritze eta Baionan eta Filosofia eta Letratan lizentziatu zen. 1952an Baionako bikario nagusi izendatu zuten 1952an. Piarres Narbaitzek lan erlijiosoak idatzi zituen batik bat baina besterik ere bazuen, esate baterako, laborantzari buruzkoak edota "Xaramela" izeneko kantutegia, Balise Pascal pentsalari frantsesaren "Gogoetak" itzulpena eta "Euskaldun xoriak" euskara praktikatzeko liburua. Nafarroako historiari buruz eginiko azterketak dira, hala ere, bere lanik nabarmenenak, baina gehienak frantsesez argitaratu zituen Pierre Arradoy izengoitiaz.

Parisko Euskal Etxearen sorreran esku hartze handia izan zuen eta Euskaltzain oso ere izan zen Oxobiren aulkian. 74 urte zituela hil zen Kanbon.

Gure Mendea