
Amable Arias (1930 - 1984)
Donostian hasi zen pintura ikasten, Martiarenarekin. Gero, Parisera jo zuen ikasketak bukatzera. Handik bueltatu zelarik, berrikuntza artistikoaren sektore dinamikoarekin jarri zen harremanetan: 1966ean Gaur taldearen sortzaileetariko bat izan zen eta Barandiaran galeria eratzen lagundu zuen.
Bere lehen erakusketa Donostian egin zuen 1958an. Urte luzetan paisajeak margotu bazituen ere, bilakaera artistikoaren ondorioz, antipinturara jo zuen. Kutsu amerikarreko marrazki itsusizaleak egin zituen, pertsonaia errealak baino, karikaturak marrazten zituen bere pesimismoan: tripandiak edo meharrak, sudurrik gabeak…