Bonifazio Laskurain (1882 - 1982)

Iruran sortu zen eta Billabonako bandako musikaria izan zen. Isidro Ansorena txistulari handia izan zuen irakasle, 1911n Donostiara jo eta instrumentua ikasten hasi zelarik.

Txistulari eta txistu-konpositore bikaina izan zen: fandangoak, arin-arinak, zortzikoak, biribilketak, hil-martxak... Berak sortutako lan gehienak 1964an argitaratutako "Colección de 100 piezas para txistu" liburuan bilduak ditu.

Urte luzetan Euskal Herriko Txistularien Elkarteko kide, 1958an ohorezko kide izendatu zuten.

Gure Mendea