
Julene Azpeitia (Zumaia 1888 - Bilbo 1980)
Maistra zen lanbidez. Abadiño, Bilbo, Zumaia, Ea eta Zornotzan jardun zuen irakaskuntzan. 1896an Mexikora jo zuen eta han lau urtez egon zen; 1920an Euskal Herrira itzuli zen.
Espainiako Gerra Zibilaren ostean erbesteratu egin behar izan zuen. Bizkaiko Diputazioko eskoletan (1947) eta Burgos aldean egon zen irakasle (1949-1952). Euskaltzain urgazle eta 1975az geroztik euskaltzain ohorezko izan zen. Garaiko euskal aldizkari gehienetan idatzi zuen (Euzkadi, Yakintza, Euskera, Egan, Karmel, Zeruko Argia).
Haur-literaturaren alorrean nabarmena zen hutsunea betetzen ahalegindu zen, idazkera egokiz eta helburu pedagogikoez. Idatzi zituen lanen artean aipagarri: