Louis Dassance (1888 - 1976)

Nekazaritza-ingeniaritza eta letretako ikasketak egin zituen Parisen. Hogei urtez Uztaritzeko alkateorde izan ostean, beste horrenbeste urtez izan zen alkate. Gure Herriaren sortzaileetariko bat, lan ugari argitaratu zituen bertan eta baita Eskualduna, Herria, Bulletin du Musée Basque eta Gure Almanaka aldizkarietan ere.

1926an Eskualtzaleen Biltzarra elkarteko lehendakari hautatu zuten eta 33 urtez eutsi zion karguari. Bestalde, Ikas elkarte pedagogikoko ohorezko lehendakari izendatu zuten 1957an.

Parisko "Conseil National de Défense des Languages et Cultures Régionales"-eko lehendakariorde eta euskaltzain oso izan zen, 1949tik aurrera.

Gure Mendea