
Ramiro Arrue (1892 - 1971)
Abandon sortu zen, artea odolean daraman familia batean. Ramirok bere kabuz ikasi zuen pintzelak dantzatzen. Ez zen ordea, pintura hutsera mugatu. Koadroez gainera, jantzi-diseinua eta eszenografia ere landu zituen. Horren adibide ditugu Eresoinka, Etorki eta Oldarra dantza-taldeentzako sortutako apaingarri eta jantziak.
Liburuak ere maisuki ilustratu zituen. Esate baterako, Francis Jammesen "Le mariage Basque" 1926an, edota Pierre Lotiren "Ramuntcho", 1927an.
1928an Argentinara jo zuen anaiarekin batera, eta bertako erakusketa ugaritan esku hartu zuten.
Gaztetandik bizileku zuen Ziburun hil zen.