Antonio Valverde (1915 - 1970)

Gizon polifazetikoa, idazle, pintore eta ilustratzailea genuen Antonio Valverde edo Ayalde (izengoiti honekin sinatu zituen bere idazlan eta ilustrazio gehienak). Idazle bezala, euskaraz nahiz gaztelaniaz, artikulugintzan nabarmendu zen, batik bat. Euskarazko idatzi gehienak "Ibar ixilean" deitu liburuan bildu zituzten, hil osteko omenaldi gisa.

Pintore lanetan, bere kolore-kontraste dotoreak dira entzutetsuak, hasierako lan kostunbristetakoak bezala baita kubismo estiloan sortutakoak ere, "Olentzero" obrakoa kasu. Errenterian sortua, maisuki pintatu zuen Aiako Harria. Baina pintzelarekin ezezik lapitzarekin ere arte handia erakutsi zuen. Euskal idazle asko eta askoren marrazkiak eta erretratuak egin zituen: Barandiaran, Basarri, Lekuona, Orixe, Mitxelena...

Gure Mendea