
Bingen Amezaga (1901 - 1969)
Algortan sortua, Getxoko zinegotzi hautatu zuten 1931n eta Hezkuntza-ministro izan zen Lehen Euzko Jaurlaritzan. Espainiako Gerra Zibila piztu zelarik Ingalaterra, Argentina eta Caracasera erbesteratu zen eta azken hiri honetan bizi izan zen hil artean. Zuzenbidean lizentziatua, Caracas eta Montevideoko Unibertsitateko irakasle izan zen.
Euskal-Esnalea, Euzko Gogoa eta Egan aldizkarietan argitaratu zituen bere ipuin, poesia, narrazio eta saiakerak. Dena den, sorkuntza-lanetan baino, itzulpengintzan nabarmendu zen. Wilde-ren "Reading Baitegiko leloa" (1954), Shakespeare-ren "Hamlet. Danemark'eko Erregegaya" (1952), Plinioren "Plini gaztearen idazkiak" (1951), Eskiloren "Prometeu burdinetan" (1951), Zizeronen "Adiskidetasuna" (1952), Juan Ramon Jimenezen "Platero eta biok" edota Goethe-ren "Lur-miña" poesia (1960) bezalako obra garrantzitsuak paratu zituen euskaraz.