
Julio Beobide (1891 - 1969)
Zumaian jaioa, mutikotatik zetorren artegintzarako grinatua. Apala, jende umilaren maitalea, herriko arrantzaleak zituen lagunik handienak.
Gaztetan Frantzian eta Italian ibili zen Gasteizen eta Madrilen eginiko eskultura-ikasketak sakontzen. Hirukote artistiko polita osatu zuen Zuloaga eta Urangarekin. Elkarri laguntzeaz gain, gauza asko egin zituzten elkarrekin.
Lehen erakusketa berak eginiko bustoekin osatu zuen 1936an Donostian. Harria eta zura landu zituen batik bat. Bere eskulturen artean, mundu osoan zehar banaturik dauden Kristoren irudiak dira nabarmenenak; ezagunenenak Zumaiako Santiago elizako Kristoa, Añorgako parrokiakoa, Montevideokoa eta Toledokoa dira.
Madrilgo San Fernando Akademiako kide eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko ohorezko kide izan zen. Gaisoaldi luze baten ostean hil zen bere sorterrian.