Jean Etxepare Landerretxe (1937 - 1961)

"Gaztea" izengoitia jarri zioten jatsuar honi, Jean Etxepare mirikuaz bereizteko. Artean bere onenak emateko zegoela eraman zuen heriotzak.

Bere lanen artean ipuinak dira gehien nabarmentzen direnak, "Mendekoste gereziak" bilduman kaleratu zizkiotenak. Izen horren pean idatziriko ipuin batekin irabazi zuen, hain zuzen ere, Euskal Kulturaren Alde elkarteak antolatutako ipuin-lehiaketa, 1960ean.

Ipuingintza berezia duela aipatzen da Izagirreren eta Mendigurenen "Euskal Literaturaren Antologian": «itxura batean, irudi luke Iparraldeko tradizioari jarraituz kontakizun xumeak direla, askotan haurrei zuzenduak, kostunbrismo-ukituarekin. Hala ere, sentiberatasun aparteko bat dute, literatur balio handia ematen diena: bere begirada ez da laño eta inozoa; aitzitik, badu sentimendu minbera bat, giza arimaren alde ezkutuak ikusarazten dizkiona eta gerra aurreko apaizen baikortasunarekin zerikusirik ez duena».

Gure Mendea