Julian Tellaetxe (1884-1957)

Pintore gipuzkoarra, Bergaran sortua, 1911ko Euskal Artisten Elkarteko sortzaileetariko bat izan zen. Gauguin eta Cézanneren eragina nabaria da haren lanetan: kolore ausartak erabili zituen eta irudi ia kubistak sortu. Itsasoa eta beronen inguruko kontuak dira maizen errepikatzen dituen gaiak: arrantzaleak, itsasoa, arrantza-untziak, portuak...

Peruko hiriburuan hil zen, ondare artistiko nazionalaren zaindari izendatu zuten lurretan.

Gure Mendea