Pierre Lhande (1877 - 1957)

Besagaitz zuen jatorrizko abizena, baina Allende bere aitonaren ezizen moldatua erabili zuen. Maule eta Baionako apaiztegietan ikasten ari zela, soldadutzara bidali zuten hango euskaldunei frantsesa irakastera. Apaiztegira itzuli zenean, bertsozale amorratua izaki, idazteari ekin zion teologia bazter utzita eta bidali egin zuten apaiztegitik. Jesuiten artean apaiztu zen azkenik, 1910 urtean.

Idazle oparoa, frantsesez eta euskaraz obra ugari idatzi zituen: "Mirentchu" 1911n, "Yolanda" 1921ean, "Le Moulin d'Hernani" 1936an eta "Etchaun" 1943an, batzuk aipatzearren.

Bere lanik estimatuena, Ipar Euskal Herriko etxe askotan aurkituko dugun "Dictionnaire Basque-Français" hiztegia dugu, zalantzarik gabe. Ez da bi hizkuntzen arteko hiztegi hutsa, Ipar Euskal Herrian mintzatzen diren euskalkietako lexikoaren bilduma bikaina dugu 1926an argitaratutako lan hau.

Pierre Lhandek Oñatiko Eusko Ikaskuntzako Lehen Batzarrean esku hartu zuen 1918an eta 1919an euskaltzain oso hautatu zuten. Bestalde, Tolosako Unibertsitateko euskara eta euskal literaturako irakaslea izan zen.

Gure Mendea