Antonio Gezala (1889 - 1956)
Bere ikasketek ez zuten pinturarekin zerikusirik. Antonio Gezalak merkataritza ikasketak egin zituen Bilbo sorterrian, Frantzian eta Ingalaterran. Pinturari dagokionez, autodidakta zen. Euskal Artisten Elkarteko sortzaileetariko bat izan zen eta bertako lehendakari ere izan zen 1917an. Bilbo, Bordele, Paris, Londres eta Bruselan egin zituen, besteak beste, erakustaldiak. Erretratuen artean eta jaietako kartelen artean topa ditzakegu bere lanik bikainenak.