Bonifazio Etxegarai (1878 - 1956)

Lanbidez jurista genuen Bonifazio Etxegarai, Euskal Foru-Zuzenbidean aditua. Euskal Autonomi Estatutuaren erredakzioan parte hartu zuen 1932an eta 1937an Euskadiko Epaitegi Goreneko lehendakari hautatu zuten.

Idazteari ere ordu asko eskaini zizkion. Poesiak idatzi zituen garaiko Euskal-Erria, Euskaltzale eta beste hainbat euskal aldizkaritan. Baina bere lanik garrantzitsuenak, saiakerak eta euskal gaiei buruzko artikuluak, gazteleraz paratu zituen El noticiero Bilbaino, Eusko Ikaskuntzaren Deya, Yakintza, La Voz de Guipúzcoa eta abarretan. Etnologia eta Historia gaietan oso jantzia, "Historia del País Vasco", "Lucha de idiomas en Euskadi y en Europa" eta beste hainbat liburu plazaratu zituen. 1925ean bere anaia Karmelok utzitako aulkia hartu zuen Euskaltzaindian.

Gure Mendea