
Aita Donostia (1886 - 1956)
Jose Gonzalo Zulaika zuen jaiotza-izena 1908an apaiztutako kaputxino honek. Lekarozko irakasle zela heldu zion musikari eta 1918tik hil zen urtera arte, musika-konposizio asko egin zituen: mezak, eliz kantak, euskal dantzak, txistuz jotzeko piezak…
Musika gregorianoan sakondu zuen hasieran, baina musika-ikertzaile gisan nabarmendu zen batez ere. Euskal herri guztietan barna ibili zen herri-kantak biltzen, aiton-amona zaharren aldamenean jarri eta papertxo batean kantuak hartzen, eta gero bildutako guztia sailkatzen, ikertzen eta idazten. Horren ondorio izan zen "Gure Abendaren Ereserkiak" (499 abesti eta 24 melodia biltzen ditu). Gure Herria aldizkariak ere argitaratu zituen batzu-batzuk.
Hizlari aparta, euskal musika sutsuki maite zuela agertzen zuen berak eskainitako konferentzia ugarietan.
Hiru bat hilabete ohean gaiso pasatu ostean hil zen Lekarozko kaputxinoen komentuan.
Omenaldi beroa eskaini zioten Zeruko Argia-ko bere kide kaputxinoek eta kolaboratzaileek.
Samin horren adibide ditugu Ondarzubiren artikulua eta Bordariren poema.
Agur, Aita Donosti
«Gizonik geyenok lorratz edo ondoren laburra lagaten dogu il ondoren. Aizeak laster ixiltzen ditu gure egite edo irakatsien lorratzok, ondorenok.
Ba'da orraitik lurrari lotu bako lorratza. Urteak urte beti gogoratu ta iraungo dabena; eresi edo musikaren lorratza.
Gure kezkaldi ta ezin egonetan, min eta nekepian, bake garretan, naimenaren bake-emole, gogoaren ezti, eresi edo musikak, soñuz nai kantuz, gozoro ta zindo iraungo dau. Eta eresi edo musika, abotsez edo soñuz, mendiko bakartadetan, nai plazetan edo elizetan, nai irratien bidez basterrik baster, kalez kale, zuloz zulo ta etxez etxe entzun al daiken bitartean, ereslari edo musikalaria gogoan izan bear beti. Gure gogoei atsedena ta eresi bidez otoi egiten irakasten alegindu zan ereslaririk ezin aztu.
Alaxe Aita Donosti. Bere eresia orixe bai da: maitasuna, bakea, otoitza. Ez bere berea bakarrik, Euskalerri osoaren otoitza baño.
Agur ta erdi, Aita Donosti. Miñez eta penaz, oñazez emen geratzen gara zure eresiaz gure biotzean bakea sartu nairik. Zure eresia gure otoitza izango al da orañarte lez. Euskalerri guztiaren otoitza izango al da».
Ondarzubi
Zeruko
Argia, 1956
Et exaltavit humiles
Negar sotinka
-Aita Donosti-
Emen gatozki
EuskaldunakEresi-miñez
Zure anaiak
Musikariak
GeradenakZurekin!…
Izar argi bat
Zaigu itzali
Eres-bidali
MaitienaTxokotik txoko
Zebillen «bizar»
Artezlari-izar
EztienaBijoa!…
«Oiar-otsaren»
Doñuz jantzia
Otoitz neria
Zeru goraMiñ etsien
Seme nekezko
Atsegabezko
Abes-loraEdertiak!…
Aita Donosti!!!
Zu gabetanik
Orra alargunik
NegarrezkaEdertiak ezik
Eusko biziak
Guzi-guziak
Badu keska…Nola ez!…
Euskal gauzentzat
Zu ziñan da artzai!
Ereslari-itzai
Yakintsua.(Adiyo sekulako)
Garioak oraindik eze
Ekiak badu indar
Xoxua itunki kantari
Antzika… yuale ta izar
Ill zaigu Aita Donosti!
Biotza eizak negarFernando Artola BORDARI, Zeruko Argia, 1956