
Rosa Bustintza, Mañariko Errose (1899 - 1953)
Olerkiak, kantu-letrak eta aldizkarietarako kolaborazioak idatzi zituen, baina ipuingintza landu zuen batik bat. Irudimen aberatseko idazlea, "Euskalerriko Ipuinak" izenburupean bildu zituen berak sortutako ipuin eta alegiak.
Baina balio handiko lan kultural eta etnologikoa burutu izana estimatzen zaio batez ere, Rosa Bustintzari: baserrietan zehar batera eta bestera ibiliz, hamaika ipuin zahar jaso, berpiztu eta argitaratu zituen bere bizitzan zehar.