
Elias Salaberria (1883 - 1952)
Erakusketa ugaritan esku hartu eta enkarguzko obra asko egin zituen; San Inazio Loiolakoaren mihisea 1916an edo "La ofrenda de Elcano" Elkanoren munduko biraren bostgarren mendeurrenaren karira 1922an eginiko koadroa, esate baterako, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta egin zituen.
Pintore kontserbadore eta errealista zen; naturalismoa, erretratugintza eta historia ondo zaintzen zituena. Euskal gaietan oinarrituriko pinturak egin zituen batik bat.
Madrilgo San Frantzisko Handiaren elizako pintura eraberritzen ari zela hil zen istripuz.