Andres Arzelus Luzear (1898 - 1949)

Argia asterokoaren sortzaile eta sostengatzaileetariko bat genuen; Joxe Zubimendirekin batera, El Dia egunkariak astean behin zekarren euskarazko orriaz arduratzen zena, euskarazko irrati-saioak egiten zituena; euskal mugimenduaren sustatzaile nabaria Donostian, zalantzarik gabe. Kazetari aparta eta hizlari bikain izateaz gain, literatur lanari ere heldu zion: "Neskamearen marmarrak" eta "Euzkadi Agur!" bakarrizketak idatzi zituen eta "Euskal Edestia" itzuli.

Baiona ondoan hil zen 1949an, gerrak dakarren miseria eta errepresioa ezagututa. Familiak lortu zuen gorputza Donostiara ekartzeko baimena, baina ez zitzaien gorpura hurbiltzen ere utzi. Isilean, ezkutuan lurperatu zuten.

Gure Mendea