Georges Lacombe (Ortese 1879 - Paris 1947)

Familia euskaldunekoa genuen idazle, hizkuntzalari eta euskaltzale hau.

1900 urtean sorterria utzi eta Parisen finkatu zen eta bertako Sorbona unibertsitatean egin zituen filosofia-ikasketak.

Julio Urkijorekin batera euskarari buruzko ikerkuntzari zientzi maila emango zion RIEV aldizkaria sortu zuen 1907an eta bertako idazkaria izan zen. 1922an Eusko Ikaskuntzako III. biltzarrean parte hartu zuen eta Eskualtzaleen Biltzarra erakundeko buru izan zen.

Euskara eta euskal literaturari buruzko hainbat lan idatzi zituen; hari zor zaio, bereziki, idazle klasikoei buruzko hainbat datu biografiko eta bibliografiko berreskuratu izana. Euskaltzain osoa zen 1912az geroztik.

Gure Mendea