Ignacio Zuloaga (1870 - 1945)

Ospe handiko pintorea genuen Zuloaga, Europa osoan ezaguna, mendearean hasieran. Rodin eskultorearen lagun mina, hiri askotan pintatu eta hiri askotako erakusketetan esku hartu zuen (Erroma, Duseldorf, Berlin, Viena, Venezia…). Lehen bakarkako erakusketa New Yorken egin zuen 1909an eta 1911n Erromako Sari Handia irabazi zuen.

Erretratugile bikain bezain oparoa izan zen: damak, idazle ospetsuak, toreatzaileak (berau oso zalea zen, Sevillako tauromakiako eskolako ikasle izan zen), nanoak eta beste hainbat pintatu zituen. Parisen ezagutu zuen inpresionismoarekiko lotura hautsi eta errealismo espainolaren eskolari eutsi zion. Velazquez, Zurbaran, Goya, El Greco eta beste hainbat pintore klasikoen jarraitzailea izan zen. 1900etik 1920ra bitartean egin zituen bere koadrorik ospetsuenak, Segovian bizi zela. Zumaian bizi izan zen ondoren eta bertan museo bat sortu zuen bere koadroekin eta bizitzan zehar bildutako artelanekin.

Gure Mendea