
Alberto Arrue (1878-1944)
Pintore-familia batean sortua, Bilbon, Madrilen, Parisen eta Erroman egin zituen pintura-ikasketak. Azken hiri honetan akademia bat sortu zuen "Associazione Artistica Internazionale" delakoan lan egiten zuen bitartean. 1902an bueltatu zen Euskal Herrira. Hogeigarren hamarkadan Argentinara jo eta hainbat erakusketetan parte hartu zuen anaiekin batera.
Erretratugile bikaina genuen Alberto Arrue. Euskal Herriko pertsonaje ospetsu askoren koadroak utzi zizkigun, Tomas Meabe eta Sabino Aranarenak, esate baterako.