Jean Baptiste Daranatz (1869 - 1937)
Baionako ohorezko kalonje zela, RIEV aldizkarian idazten hastearekin batera, Azkue ezagutu eta euskal historia eta arteaz zaletu zen. "Curiosités du Pays Basque" liburuan jasotako artikuluak argitara eman zituen hainbat euskal aldizkaritan; Gure Herria-ko kolaboratzaile izan zen 1921 urteaz geroztik.
Gai asko aztertu bazituen ere (Nafarroa Behereko estatu orokorrak, euskaldunak Ameriketan, biografiak…), Baionako artea, eliza, historia eta gizartea landu zituen bereziki.
Ez zen gai historikoena, berak landutako alor bakarra: euskal literaturaren kritikari zorrotza izan zen eta olerkiak ere idatzi zituen.