Jose
Ariztimuño Aitzol (Tolosa 1896 - Hernani 1936)
Gerra aurreko kultur bilkuretako argazkietan, gehien zabaldu direnetan,
maiz, ia gehienetan, sotanaz jantzitako gizon lodi samar bat kausituko dugu
Txirrita zen gailentzen zuen bakarrenetakoa. Zinez itzal handiko, Tolosan
jaiotako Jose Ariztimuņo. Aitzol
ezizenez ezaguna gerra aurreko euskalgintzan, inoiz esan izan da, euskalgintza
bezain beste, herrigintza izan zela Aitzolek landu zuena.

Apaiztu ondoren, Espainiako Elizaren Misio Batasuneko idazkari izendatu
zuten eta Bartzelonara aldatu zen. 1930ean Donostiara itzuli eta berehala, sortu
berria zen Euskaltzaleak elkartearen zuzendaritza hartu zuen; ondoren, Eusko
Pizkundea mugimenduaren hastapenetako oinarriak jarri zituen. Antolatzaile aparta,
elkarrizketa maite zuen, Madrilekin hartu-emanetan sakonduz, akordioetara iristea
zuen helburu, bide horrek irakaskuntzaren elebitasuna bezalako lorpenak ekar
zitzakeelakoan. Europako herriek kultur alorrean egindakoaz jantzia, Abaddiaren
jarraitzaile, Kataluniako esperientzien berri bazuen, antolatzaile bezain beste,
kontrolatzailea zen Aitzol.
Sustatzailea kultur eztabaidetan ere, hasiera batean, Lauaxeta eta Lizardi
buru zuten kultur alorreko berrikuntza kritikatu zuenak, 1934an bi poeten maila
goratu zuen (berandu, Lizardik laudorioak entzun zitzan). Bide berriak, bide
guztiak direla ikasi ote zuen. Idazlan gehienak, gazteleraz idatzi zituen.
Gerra pizturik, geldirik ez zekien Aitzolek, EAJ eta karlisten arteko akordioa lortzen saiatu zen, eta jardun horretan ari zela, frankistek harrapatu egin zuten Pasaian. Hernanin fusilatu zuten eta orduko-gaurko prentsak ez zion losintxarik eskaini.
Patxi Larrion