
Jean Etxepare mirikua (1877 - 1935)
Zalantzarik gabe, mende hasierako Iparraldeko idazle interesgarriena dugu Etxepare mirikua. Argentinan jaio zen, Mar Chiquita herrian, baina haurra zela bueltatu zen Euskal Herrira. Gurasoak Larresorora eraman zuten apaiztu zedin, baina berak ez zuen erlijiorako joerarik. Garaiko idazle laiko bakarrenetarikoa izateaz gain, agnostikoa ere bazen eta horrek ez zion batere bide samurrik utzi idazlanak argitaratzeko garaian.
Gaztetandik hasi zen Eskualduna aldizkarian kolaboratzen. Ordura arte gutxi landutako gaiak erabiltzen zituen, batik bat osasuna, Frantziako eta nazioarteko politika...
Bi liburu argitaratu zituen bizi zela: "Buruchkak" artikulu-bilduma eta "Beribilez" bidai kronika, autoz Nafarroa Garaian eta Gipuzkoan zehar eginiko txangoa kontatzen duena. Berriki, bere lan guztiak apailatu eta argitaratu ditu Piarres Xarritonek.
Nafarroa Behereko euskalkian idatzi zuen.
Eskualtzaleen Biltzarreko lehendakari izan zen eta baita euskara bultzatzeko ekintza askoren eragile ere.