
Pablo Uranga Diaz de Arkaia (1861 - 1934)
Gasteizen sortutako pintorea. Parisen Francisco Durrio eskultorearekin zazpi urtez ibilia, Zuloaga adiskideak bere babesean hartu zuen eta elkarrekin Bilbon erakusketa jarri ostean Estatu Batuetara jo zuten 1921ean, eta hiru urte beranduago, Kubara. 1930ean erretratuak pintatzen hasi zen eta lan horretan eman zituen hurrengo hiru urteak. Tradizioekin hausteko joera erakutsi bazuen ere, ez zuen guztiz hausterik lortu eta bere pinturetan saiakera berrizaleen ondoan ukitu tradizionalak nabari dira.