
Joakin Arana Loramendi (1907 - 1933)
Joakin Bedoñakoa zuen erlijio-izena. Zeruko Argia aldizkarian argitaratu zituen estreinakoz bere olerkiak. Saritutako lanak ere baditu, esate baterako "Arrantzalien arrats otoitza" (1931) edo "Barruntza leioan" (1932) poemak. 1960an Igorreko Julenek "Olerki ta idatzi guziak" liburuan bildu zituen Loramendiren lanak.
Zazpi urte gaixo eman eta gero zendu zen. Bukatu gabeko zenbait olerki utzi zituen. Hona hemen "Txinparta eresia" deritzaion olerkiaren lerro batzuk:
Noletan zenezaken, enporra, zuk kanta
begi-biotzarentzat ziñez ulerkaitz da:
Noiztik, bada, legoke norbait kantarako
miñaren-min izarrak ikuski baitago
Eresirik bai al du txoriak beiñola
miro beltzaren iges odol-dariola?
Yolasean al dabil erbia larrean
eiztariak pum!... jo-ta erdi-illik uztean?Dantzarako al dago nonbait erleñoa
ur-txirripak eldu-ta narraz badijoa?
On litzaio norbaiti kantari aritza
tximistaren dardaraz lurrera balitza?Ondo legoke, bada, gariaren parra
leyaritsu baletor aize-egotan garra?
Izpi-muñik bai al du gauan illargiak
narda-egan badabiltz bitarte odeiak?