Bittor Garitaonaindia (1876 - 1929)

Jesuiten eskolan ikasi eta apaiztua, Argia aldizkariaren sortzaileetariko bat eta bertako zuzendaria izan zen. "Euskal liburu sorta" edota "Ipuin laburrak umetxoentzat" bezalako prosazko lanak idatzi bazituen ere, batik bat antzerkigile gisa nabarmendu zen. Obrarik aipagarrienen artean: "Iziartxo. Bi egintza’dun antzerkia" (1917), "Aitona ta billoba. Bi atal’dun antzerkia" (1920) eta "Ongillearen sariya" (1922).

Musikari ere heldu zion. "Euzkal-Abeztiak" (1925) euskal kantuen bilduma edo "Or zaude Jesus" eta beste hainbat erlijiozko musika-lanak utzi zizkigun.

Gure Mendea