Charles Beccas (1847 - 1911)
Ahetzeko apaiza zelarik hasi zen olerkiak idazten. Flèment abadearen eskariz "Euskaldunak fededunak" abesti erlijiosoa idatzi zuen 1901ean eta Charles Bordesek musikatu egin zion. Erlijiosoak ez ziren gaiei eskainitako lanen artean, "Manech Artzaina" Kalifornian artzain zegoen Manex Etxamendi bertsolariari eskainitako olerkia izan zen sonatuena.