Felipe Arrese Beitia (1841-1909)

XIX. mendearen amaierak izan zuen idazlerik oparoenetakoa genuen Felipe Arrese Beitia. Otxandion sortu zen eta eskultorea zen ogibidez. Euskal aldizkarietako kolaboratzaile nekaezina, lore-joko guztietan huts egin gabe esku hartzen zuen, "Ama euskeriari azken agurrak" olerkiari esker Elizondon 1879an lehen saria jaso zuenetik. Erdi-bertsolari erdi-olerkari, ondotxo jakin zuen herriaren gogoa adierazten eta inork ez bezala jakin zuen foruen galerak sortutako samindura eta ondorioak adierazten.

Gure Mendea