Louis Etxeberri (1853-1907)
Euskarazko lehen astekariaren sortzailea izan genuen Louis Etxeberri. Mauleko diputatu, Donazaharreko alkate eta Garazi eskualdeko sindiko izana, politikari bagagozkio «bonapartista» zen, Piarres Xarritonen hitzetan. Soziologiaren eremuko artikulu ugari idatzi zituen euskaraz, esate baterako, Amerikara joan ziren euskaldunei buruz. Mendearen lehen urtean Baionako apezpikuaren kontra idatziriko artikulua medio, eztabaida piztu zen aldizkariko kideen artean eta Etxeberrik bera baino eskubitarragoa zen Renaud Elizagairi utzi behar izan zion aldizkariko zuzendaritza. "Escualduna" izena erabiltzeko eskubidea, ordea, berarekin eraman zuen eta aldizkaria Eskualdun ona bilakatu zen.