Grazian Adema Zaldubi (1828-1907)

Atharratzeko artzapez eta Baionako kalonje, katezismoa musikatuz abesti herrikoien modura sortutako bertsoek egin zuten ospetsu Zaldubi. Ez zion, ordea, erlijioak bakarrik axola. Euskara eta euskal ohiturak goraipatzeko idatzi zituen aberri-kanta eta alegiak zirela eta, La Fontaine Euskalduna deitu zion baten batek.

1902an Hondarribiko hizkuntzaren batasunerako bilera lehertu izanaren errua Zaldubiri bota zioten askok. Bistan denez, Euskal Literatur Elkarteko lehendakari zen Zaldubi-k ez zuen bakea egiten asmatu, Iparraldeko euskaltzaleek utzi egin baitzuten elkartea.

Gure Mendea