kronologia
1982
- Nafarroak Foru-komunitatearen
autonomia berezia harturik, Nafarroako Gobernua sortu zen.
- Langabeziak
gogor astindu zuen Hego Euskal Herria. %20tik gorako zifrak aipatu ziren.
- ELB (Euskal
Herriko Laborarien Batasuna) sindikatua sortu zen Ipar Euskal Herrian.
- Eusko Jaurlaritzak
Euskararen Aholku Batzordea sortu zuen, euskararen normalizazio-politika finkatzeko.
Joseba Arregi izendatu zuten batzordeko buru.
- Seaskak protesta-ekintza
ugari antolatu zituen urte osoan. Ekainaren 26an 5.000 lagun manifestatu ziren
Baionan, ikastolen aldeko kontzientzia suspertzeko. "Savari —hezkuntz ministroa—
pixontzi", "Ikastola bai, errepresioa ez" edo "Ikastolarik gabe pakerik ez"
oihukatzen zuten, poliziak jipoitu zituen arte. Protesta-giroa apaltzeko saioan,
Mitterrandek ikastolak laguntzeko milioi bat libera emango zuela agindu zuen.

- Istiluak HABEn,
lau polizia matrikulatu zirelako.
- Martxoaren
26an EHEko lau kide epaitu zituzten, bi urte lehenago erdara hutsean zeuden
errotulazioak ezabatzeagatik. Epaiketak iraun bitartean euskaraz egitea ukatu
zitzaien. Epaiketak ez zituen ordea, EHEko kideak geldiarazi. Apirilaren amaieran
Zuberoako herri guztietako seinaleak euskaratu zituzten. Sasoi hartan Zuberoan
udal bakarrak zituen seinaleak euskaraz: Berrogaiñe-Lahuntzek.
- EITB erakunde
publikoa legeztatu zen maiatzaren 20an eta euskarazko irrati nahiz telebistaren
lehen saioak emititu ziren.
- Maiatz
literatur aldizkariaren lehen zenbakia plazaratu zen martxoan.

- Azaroaren 28an
Lehen Argia Eguna antolatu zuen Argia astekariak.

- Anaitasuna
aldizkariak plazaratzeari utzi zion. 1953an sortu zuen Imanol Berriatuak eta
30 urte zeramatzan kalean.
- Antzerti Eusko
Jaurlaritzako antzerki-zerbitzuak izen bereko aldizkaria plazaratu zuen.
- Martxoaren
28an Manuel Sein Xanpun omendu zuten Urruñan.
- Xabier Perez
Mendizabal Euzkitzek Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.
- Junes Casenaveren
"Pette Basabürü" pastorala taularatu zuten Pagolakoek.

- Argitaratutako
liburuen artean aipagarri: Joan Mari Lekuonaren "Ahozko Euskal Literatura",
Erein argitaletxearen "Euskal Herriko Atlasa", Adolfo Arejitaren "Euskal joskera",
Manex Erdozaintzi-Etxarten "Gauaren atzekaldean"...
- Eusko Jaurlaritzak
eskatuta Enrike Jorda orkestra-zuzendariak Euskadiko Orkestra Sinfonikoa sortu
zuen.
- Antton Valverdek
eta Xabier Letek jaialdia eskaini zuten Garaziko Jai-Alai pilotalekuan. Lau
urte zeramatzaten taularatu gabe.
- Plazaratutako
diskoen artean aipagarri: Itoizen "Alkolea", Guk taldearen "Ttipi-ttapa",
Zaramaren lehen disko txikia, Oskorriren "Adio Kattalin", Akelarre taldearen
"Gau pasa", "Gipuzkoa Rock star" bilduma...
- Hil ziren:
- Plazido Mujika idazle eta erlijiosoa. Hiztegintzan eta itzulpengintzan jardun
zuen batez ere. Bere lanik esanguratsu eta polemikoena "Diccionario castellano-vasco".
- Elbira Zipitria, gerraondoko
ikastola-mugimenduaren suspertzailea.
- Felix Likiniano anarkista.
- Nemesio Etxaniz olerkari eta kultur
eragilea.
- Bonifazio Laskurain txistulari
eta konpositorea.

1982,
Iurreta - Txori bat pantailan

Euskara
herri borroka da | Seaska borrokan
| Mattin, Mattin... Beti Mattin | Plazido
Mujikari elkarrizketa | Argia
etapa berri baten aurrean

1982ko
iragarkiak
Gure Mendea