kronologia
1981

- Joseba Arregi
hil zuten komisaldegian torturatuta.
- ETAk Jose Maria
Ryan Lemoizko zentral nuklearreko injineru nagusia bahitu eta hil zuen.
- Segura Irratiari
su eman zioten.
- Estatu-kolpea
Espainian otsailaren 23an. Guardia zibilek Kongresua okupatu zuten, eta armadako
tankeak kaleratu zituzten Valentzian.

- Nafarroako
Foru Aldundiak Eusko Ikaskuntza utzi zuen. Erakundea «politizatuta»
zegoela aipatu zuten arrazoien artean.
- EHEkoak Radio
Nacional de España irratiko egoitzan sartu eta euskarak jasaten zuen
bazterketa salatu zuten. Poliziak Txillardegi eta Luis Mari Mujika EHEko kideak
atxilotu eta komisaldegian gaua pasatu ostean, epailearengana eraman zituzten.
Epaileak ez zekien euskaraz eta atxilotuek euskaraz bakarrik egin nahi (Labaien
kontseilari zenak itzultzaile lanetan jardun behar izan zuen). Bestalde, Migel
Castells beren abokatuarekin ere nekez komunikatu ziren atxilotuak, hau ere
erdalduna izaki.
- Komertzioak
iragarki publizitarioak gaztelaniaz ez ezik euskaraz ere jartzera behartu
zituen Andoaingo udalak.
- "Nafarroa Oinez"
ikastolen festaren lehen edizioa, Altsasun.
- Francisco Ondarrak
Polikarpo Iraizozen lekua hartu zuen Euskaltzaindian.
- Ibon Sarasolak
doktore tesia irakurri zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Lanak "Materiales
para un thesaurus de la lengua vasca" zuen izenburutzat.
- Loidisaletxe
eta Paulo Txikia bertsolariak omendu zituzten.
- Eusko Jaurlaritzaren
ekimenez, HABE erakundea sortu zen.
- Ipar Euskal
Herriko hainbat elkartek Pizkundea federazioa sortu zuten euskal kulturaren
garapenerako programa finkatu eta euskararen ofizialtasuna eskatzeko.
- "Irrati-telebista
euskaraz" kanpaina egin zen gabonetan.
- Euskaltzaleek
Irulegi Irratia sortu zuten Donibane-Garazin eta Gure Irratia Milafrangan.
- Araba Films-ek
eta Iñaki Nuñezek "Ignacio Zurikalday" filma aurkeztu zuten
Gasteizen.
- Imanol Uribek
"Segoviako ihesa" 1976an 29 preso politikoren gertakarian oinarrituriko filma
egin zuen.

- Xabier Portugal
zine-zuzendariak "Xalbador" dokumentala egin zuen eta Nestor Basterretxeak
eta Fernando Larrukertek "Agur, Everest".
- Anjel Lertxundik
"Ajea du Urturik" nobela idatzi zuen, Joanito Dorronsorok "Bertsotan 1789-1936"
liburua, Xabier Mendiguren Elizegik "Sei ipuin amodiozko", Itxaro Bordak "Krokodil
bat daukat bihotzaren ordez", Alfonso Irigoienek "Orbel eta Orri", Maite Lazkanok
"Gartzelako ateak", Mattin bertsolariak "Ene xokotik kantari", Koldo Izagirrek
"Euskal Lokuzioak"...
- Donostian Lehen
Nazioarteko Folk biltzarra egin zen ekainean.
- Daniel Landartek
"Erranak erran".
- Karmen Larunbe
koreografo eta ballet-zuzendari nafarrak Sarasate eta Leonardo Baladaren musikaz
eta Paul Eluard poetaren testuaz moldatutako "Gernika" obra aurkeztu zuen.
- Anje Duhaldek
"Errobiaren hegitik" diskoa plazaratu zuen, Erramun Martikorenak "Otsobi",
Benito Lertxundik "Altabizkar-Itzaltzuko bardoari", Akelarrek "Asfaltuko lorea"
eta Imanol Urbietak "Xixupika-I"... Laja eta Landakanda trikitilariek eta
Maurizio Elizalde eta Felix Iriartek ere diskoa plazaratu zuten.
- Hil ziren:
- Agustin Zumalabe, Eusko Ikaskuntzako idazkaria. Argia, Zeruko Argia,
Tierra Vasca, Yakintza eta Yagi aldizkarietan argitaratu zituen
bere lanak.
- Telesforo Monzon idazle eta
politikaria.
- Agustin Anabitarte idazlea.
- Mattin bertsolaria. Omenaldi
beroa jaso berria zuen.
- Imanol Berriatua Anaitasuna aldizkariaren sortzailea.
- Philipe Aranart idazle eta erlijioso behenafarra. Eskualduna eta Aintzina
aldizkarietan idatzi zuen eta Pierre Lhandek amaitu gabe utzi zuen "Vocabulaire
Français Basque" lana burutu zuen Lafitterekin batera.
- Etienne Salaberri idazle behenafarra.
1981,
Bilbo - Farenheit 451

Muga
aldizkariari erantzunez
| ETB etabar... | Euskara
ez da Kultura | Bakea eta euskara |
Erdera baturantz?
Gure Mendea