kronologia
1979

- Gladys del
Estal hil zuen poliziak, Lemoiz geldiarazteko martxa erasotu zuenean Tuteran.
- Ipar Euskal
Herriko gau-eskoletako arduradunak Baionan bildu ziren Ikas elkartearen bulegoan
urtarrilaren 20an, koordinazioaz mintzatzeko.
- Gernikako Autonomi
Estatutua onartu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeentzat eta Euskal
Autonomi Erkidegoa sortu zen.

- Auñamendi
argitaletxeak "Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco" entziklopediaren
lehen liburukia plazaratu zuen.
- Abenduaren
24an EHEko partaide batzuk Foru Diputazioetan sartu eta euskararen normalkuntzarako
plangintza eskatu zuten.
- Montxo Goikoetxearen
ekimenez, Euskadi Sioux aldizkaria sortu zen. Bizente Ameztoi, Jose
Mari Agirre, Rafa Castellano, Antton Olariaga, Juan Carlos Egillor, Maya Agiriano,
Teo Uriarte, Tomas Goikoetxea ziren, besteak beste, taldea osatzen zutenak.
Elebiduna zen.
- Osina Irrati
librea sortu zen Donostialdean.
- Eusko Ikaskuntzak
Euskal Herriko Historia Kontenporaneoari buruzko dokumentazio-zentroa zabaldu
zuen.
- Paulo Igantzi
Sariketa antolatu zuten Lesakan. Jose Migel Argiñarena bertsolari errazkindarrak
irabazi zuen txapelketa eta bigarren saria Juan Perurena arizkundarrarentzat
izan zen.
- Otsailaren 11n
Joxe Agirre bertsolaria omendu zuten.

- Justo Garate
eta Nemesio Etxaniz ohorezko euskaltzain izendatu zituzten.
- Ekainean Etxahun
Iruriren "Ximena" pastorala taularatu zuten Atharratzen.
- Bertan Filmeak
enpresak "Ikuska" dokumental-saila aurkeztu zuen. Serie honen ideia "Noticiero
catalán" delakotik hartu zuten eta aktualitateko gaiak aztertzea zen
helburua: Bilboko espekulazio urbanistikoa, Euskal Telebista, elebitasuna...
Xabier Agirresarobe, Antton Ezeiza, Koldo Izagirre, Juanba Berasategi, Vicente
Carda, Montxo Rejano, Jose Luis Zabalak eta gainerako egileek adierazi zutenez,
«lehen helburua informatiboa da. Bigarrena profesional berri batzuk sortzea,
azpiegitura antolatzen hasteko posibilitatea ematen baitu. Hirugarrena euskara
finkatzea da —film guztiak euskaraz eginak direnez, herriarengan edukaziozko
paper bat jokatzen dute— eta azkenik, filmatutako materialaren artxiboa osatuz
joatea, gaur arte ez baita horrelako materialik egon».
- Pio Caro Barojak
"Gipuzkoa" filma aurkeztu zuen. Hiru orduko iraupena du.
- Juanba Berasategiren
"Fernando Amezketarra" laburmetraiak Bilboko Dokumental eta Laburmetraien
lehiaketa irabazi zuen. Marrazki bizidunetako euskarazko lehen lana zen.
- Gomikia-2 komiki-taldearen
bigarren zenbakia plazaratu zen.
- Saski-Naski
aldizkaria sortu zen. Edili argitaldariaren lauhilabetekari hau beste hizkuntzetako
"Reader's Digest" eredura eratua zen. Ez zituen euskara batuaren arauak jarraitzen.
- Antton Olariagak
"Zakilixut", urtebetean egindako tiren bilduma plazaratu zuen.
- Beltzak "Euskadi
1984" liburua argitaratu zuen, SIADECOk "Hizkuntza Borroka Euskal Herrian"
ikerketa, Arantxa Urretabizkaiak "Zergatik, Panpox?", Gotzon Garatek "Goizuetako
ezkongaiak" polizi nobela, Joxe Austin Arrietak "Abuztuaren 15eko bazkalondoa",
Amaia Lasak "Nere paradisuetan", Jon Oñatibiak "Erriaren Euskera Batua",
Euskaltzaindiak "Euskal aditz batua"...
- Leon, Maurizia
eta Fasiok "Alboka eta trikitixa" diskoa plazaratu zuten, Oskarbik "Euskara
eta txakoliña", Oskorrik disko bikoitza, Sakre rock-taldeak "Bizitzako
gauzak" eta Urkok "Goiherri"...
- Debako Goaz
antzerki-taldeak Daniel Landarten "Xuri, gorriak eta...." obra taularatu zuen
eta Irisarriko Iturri taldeak Daniel Landarten "Ama".

- Hil ziren:
- Mikel Zarate idazlea.
- Santiago Aznar politikari sozialista, Caracasen. Lehen Euzko Jaurlaritzako
industri kontseilari zelarik eta bere proposamenari jarraiki, gobernuak ikurrina
bandera ofizialtzat hartu zuen.
- Pierre
Bordazarre Etxahun-Iruri pastoralgile eta koblakaria.
- Inazio Mokoroa konpositore eta organojolea.
- Jose Mari Uzelai pintorea.
- Jokin Zaitegi idazle eta itzultzailea.
- Jon Oñatibia idazle eta kultur eragilea.

1979,
Baiona - Seaska hil zorian | 1979, Lekeitio
- Eta kale antzerkia itsasotik

"Euskal
Herrian Euskaraz" elkartearen agiria | Nafarroa
batua

1979ko
iragarkiak
Gure Mendea