kronologia
1978

- BVEk Jose Migel
Beñaran Argala ETAko buruzagia hil zuen Angelun, bere autoan
lehergailua jarrita, abenduaren 21ean.
- Poliziak German
Rodriguez hil zuen San Ferminetako bigarren entzierroan.
- Euskal Herriko
Batzorde Antinuklearren Koordinadoraren eta Euskal Kosta ez Nuklearraren Aldeko
Batzordearen ekimenez Lemoizko Martxa antolatu zen martxoaren 12an.

- ESB, ANV, HASI
eta LAIA-BAI alderdiek HBko Mahaia sortu zuten Altsasun.

- Joxe Inazio
Lizarraga eta Gexan Lantziri Bilintx eta Zabal liburudendetako arduradunak
eta Jon eta Joseba Jaka atxilotu zituen poliziak.
- Hego Euskal
Herriak ezezkoa eman zion Espainiako Konstituzioari.
- Eusko Kontseilu
Nagusia eratu zen Gernikan eta Ramon Rubial hautatu zuten lehendakari. Otsailean
Kultur Kontseilaritza sortu zuen EKNk. Gabineteko buru Felix Maraña
hautatu zuten eta ekipoa, besteak beste, Jose Antonio Maturanak (PSOE), Juan
San Martinek (ESEI) eta Angel Garcia Rondak osatzen zuten. Euskararen gaia
Juan San Martinek hartu zuen bere ardurapean eta programaren laburpen bezala
«euskara ez dadila itxurazko gauza izan, Euskal Herriaren barnean sartuko
den zerbait baizik», aipatu zuen. Programa goitik behera gaztelaniaz idatzita
zegoen ordea, eta ekipoko kide gehienek ere ez zekiten euskaraz.
- Euskaltzaindiak
"Bai Euskarari" kanpaina erraldoia antolatu zuen euskararen aldeko kontzientzia
piztu eta dirua biltzeko. Hainbat erakunderen sostenguz, ekitaldi asko eta
asko antolatu zituzten Euskal Herri osoan. Kanpainaren amaiera-ekitaldi gisa
antolatutako jaialdia zela eta, San Mames mukuru bete zen ekainaren 17an.

- Enkoari artista-taldeak
Orreagako batailaren garaipenari buruzko ekitaldi-saila antolatu zuen Iruñean.
- Xarritonen
ekimenez, Piarres Lafitte, Emile Larre, Jean Louis Davant, Daniel Landart,
Iratzeder eta beste hainbat euskaltzale bildu ziren Beloken, Ipar Euskal Herrirako
unibertsitatea eta literatur kazeta sortzeaz mintzatzeko.
- Euskadi-Press
berri agentzia sortu zen, Jesus Mari Unzurrunzagaren ardurapean.
- Azaroaren 23an
argitaratutako lege baten arabera, Bilbo eta Donostiako Herri Irratiak frekuentzia
gutxituta eta Espainiako katea zentralaren menpe gelditu ziren. Urriaren 21ean
Donostian 15.000 lagun horren kontra agertu arren, legea bete egin zen.
- Seaskak azoka
antolatu zuen Hendaian, bertako ikastolaren alde dirua biltzeko.
- Euskaltzaindiak
"El libro blanco del euskera" plazaratu zuen eta handik hilabete batzuetara
"Euskararen liburu zuria". Dionisio Amundarainek itzuli zuen euskarara.
- "Método
audio-oral de euskara básico" hamabi kasete eta liburu batez osaturiko
metodoa plazaratu zuen Norbait izeneko taldeak (Txillardegi, Dionisio Amundarain,
Xalbador Garmendia eta Ibon Sarasola). Euskara ikasteko metodo hau ingelesetik
itzuli eta moldatua zen. Iñaki Beobidek argitaratu zuen.
- "Ikastolen
Ibilaldia 78" antolatu zen Uribe-Kostan. Bizkaiko Ikastolen aldeko ekitaldiaren
lehen edizioa zen.

- Euskaltzaindiak
euskararen batasunerako finkatutako bidea onartu ez zuen talde batek Euskerazaintza
elkartea sortu zuen Durangon. «Erri-euskerak» edo euskalkiak sendotzea zuen
helburu nagusia. Lino Akesolo izan zen lehen zuzendaria.
- Eusko Ikaskuntza
erakundea berregituratu egin zuten. Jose Migel Barandiaran izendatu zuten
lehendakari eta hil arterainoko kargua izan zuen.
- Euskadiko Filmategia
sortu zen Donostian. Euskal zinegileen produkzio zinematografikoa eta Euskal
Herriari buruzko dokumentalak ikertzea, berreskuratzea eta artxibatzea jarri
zuen helburu.
- Euskal Herrian
Euskaraz elkartea sortu zen, euskararen gutxiespen-egoera salatu, euskararen
berreskurapena ziurtatuko duen hizkuntz plangintza orokorra eskatu eta euskarak
maila guztietan normalkuntza soziala lortzeko helburuz.
- Jose Maria
Satrustegi Euskaltzaindiko idazkari hautatu zuten.
- Joxe Joakin
Mitxelena bertsolaria omendu zuten Donostian urtarrilaren 22an.
- Nestor Basterretxeak
eta Fernando Larrukertek "Euskal Herriko musika" dokumentala egin zuten.
- Intxixu taldeak
"Karlistaden kronika" taularatu zuen, Donibane-Garaziko Piper-Beltx antzerki-taldeak
"Mee, mee, ardi kaka mee" eta Jon Zabaletak "Hilargia nere laguna da" mimika-ikuskizuna.
- Jimu Iturralde,
Jon Juaristi, Ruper Ordorika, Bernardo Atxaga, Manu Erzilla eta Joseba Sarrionandiak
Pott literatur aldizkaria sortu zuten Bilbon.
- Battitta Urrutik
"Ximena" pastorala idatzi zuen.
- Euskal Bidea
eta Hordago argitaldariek Xoxoa disketxea sortu zuten.
- Manex Pagolak
"Kanta-bi" ikuskizuna antolatu zuen.
- Joxan Artzek
"Hitzez eta hotsez" ekitaldia eskaini zuen.
- Itoiz taldeak
bere lehen diskoa aurkeztu zuen, Guk taldeak "Laborari, langile eta nagusi",
Gorka Knörr-ek "Herri bat gara", Errobik "Bizi-bizian" zuzeneko diskoa,
Erramun Martiko-renak "Baigorriko artzain laboraria" eta Txomin Artolak "Belar
hostoak".
- Argitaratutako
liburuen artean aipagarri:
-
Mikel Zarateren "Euskal Ortografia"
-
Patxi Goenagaren "Gramatika bideetan"
-
Bernardo Atxagaren "Etiopia"
-
Txillardegiren "Euskal Gramatika"
-
Luis Mari Mujikaren "Perpaus bakunaren sintaxia"
-
Koldo Izagirreren "Guardasola ahantzia"
-
Txomin Peillenen "Aintza txerriari"
-
Pello Lizarralderen "Hilargiaren Hotzikarak"
-
Aita Onaindiaren "Lamiñak"
-
Jon Casenaveren "Zutaz amoroski" poesi lana, eta Mattin Larzabalekin elkarlanean
"Azkenean dilindan" narrazio-liburua
-
Jose Garmendiaren "Iztuetaren olerkiak"
-
Federiko Krutwig-en "Garaldea".
-
Daniel Landarten "Aihen ahula"
-
Manex Pagolaren "Biba turisma!"
-
Juan Antonio Urbeltzen "Dantzak"
-
Augustin Zubikarairen "Bale denborak" nobela...
- Rodolfo Bozas
euskal kazetari, musikari eta itzultzailea eta Gillermo Larrañaga itzultzailea.

Gure Mendea