kronologia
1976
- Maiatzaren
9an tiroka eraso zituzten karlistak Jurramendin. Bi lagun hil
zituzten eta hiru balaz zauritu. Beste asko jipoitu egin zituzten.
- Jose
Luis Elkorok bultzatuta, 70 udaletako ordezkari Bergaran bildu
ziren foruen berreskuratzea aldarrikatzeko, foruak galtzearen
ehungarren urteurrenean.
- Poliziak
gogor jo zuen langileen kontra Gasteizen. Bost lagun hil eta
ehundaka zauritu zituen.
- Apirilaren
5ean 29 preso politikok Segoviako presondegitik ihes egin zuten.
Apirilaren 6an, Oriol Solé preso katalana hil eta beste
21 lagun harrapatu zituzten muga pasatzekotan zirela.
- Urriak
10 egun zituela, Euzko Jaurlaritzaren 40garren urteurrena zela
eta, ekitaldi politikoa prestatu zuten Donibane-Lohizunen. Paueko
prefekturak ez zuen deialdia baimendu eta poliziek ekimen gehienak
oztopatu egin zituen. Kataluniako Generalitateko lehendakari
zen Tarradellasek, Manuel Irujok eta J.M. Leizaola lehendakariak
hitzaldi bana eman zuten.
- Iberduerok
Euskal Herriko kostan lau zentral nuklear jartzeko zuen planaren
kontra ekitaldi ugari antolatu ziren urte osoan zehar.
- Eduardo
Moreno Bergaretxe Pertur desagertu zen.
- 18
preso askatu zituzten eta 12 atzerriratu itzuli ziren.
- Lehergailu
batek eztanda egin zuen Baionako Zabal-en. Gexan Alfaro eta Jokin
Apalategik kudeatzen zuten liburudenda erabat kiskalita geratu
zen.
- Punto
y Hora de Euskal Herria
aldizkari elebiduna sortu zen Iruñean. Mirentxu Purroy
izan zen lehen zuzendaria.
- Euskaltzaindia
Espainiako erregearen babesean Euskararen Erret Akademia bihurtu
zen.
- Eusko
Bibliographia-ren lehen liburukia plazaratu zuen Auñamendi
argitaletxeak. Euskal Herriari buruzko idazlanen, liburuen nahiz
aldizkarietako artikuluen katalogo hau izen bereko elkarteak
sortu zuen eta Jon Bilbaok prestatu zuen bilduma. 1986tik aurreragokoa
EHUk argitaratzen du.
- Jean
Hiriart-Urruti apaiz hazpandarrak hartu zuen Louis Dassancek
Euskaltzaindian utzitako lekua.
- Nafarroako
Ikastolen Elkartea sortu zen.
- Urtarrilaren
27an Pedro Sotak eta Remigio Mendiburuk "Nortasuna"
filma aurkeztu zuten Iruñean.
- Euskal
Herriko 85.000 mapa saldu ziren.
- Asentxio
Hondartzabal, Anjel Lertxundi, Julen Lizundia eta beste hainbat
lagunen artean Erein argitaletxea sortu zuten Donostian.
- Leopoldo
Zugazak Gaiak zientzia eta kulturaren inguruko aldizkari
elebiduna sortu zuen.
- Patxi
Zabaletaren "Gorriak" (Gorka Trintxerpe ezizenez sinatua)
Bernardo Atxagaren "Ziutateaz", Koldo Izagirreren "Itsaso
ahantzia"; Jon Miranderen "Orhoituz" poesi bildumak,
Jon Juaristiren "Euskararen ideologiak", Joxe Azurmendiren
"Zer dugu Orixeren kontra?" saiakera eta Ramon Saizarbitoriaren
"Ehun metro" eta "Ene Jesus" nobelak plazaratu
ziren, besteak beste.
- Euskaltzaindiak
"Zortzi urte arteko ikastola hiztegia" argitaratu zuen
eta Aranzadi elkarteak "Natur zientziak" hiztegia.
- Junes
Casenaveren "Santa Grazi" pastorala eskaini zuten.
- Joxan
Artzek Luis de Pablorekin "Zurezko Olerkia" kontzertua
eskaini zuen.
- Eltzegor
taldea sortu zen. Daniel Landarten "Euskaldunak portuges"
oinarritzat harturik 35 minutu inguruko emanaldia prestatu zuten.
- Niko
Etxartek Minxoriak plaza-taldea sortu zuen.
- Xabier
Letek "Kantatzera noazu" diskoa argitaratu zuen eta
Antton Valverderekin batera "Txirritaren bertsoak"
diskoa. Argitaratu ziren gainera: Gorka Knörr-en "Nik
nahi dudana", Imanolen "Herriak ez du barkatuko",
Hibai Rekondo Aseari-ren "Euskal Herria 1975",
Urkoren "Sakonki maite zaitut Euskal Erria", Ortzadar
taldearen "Ortzadar. Ekialdetik kantuz eta doinuz",
Oskorriren "Gabriel Arestiren omenez", taldearen lehen
diskoa....
- Hil
ziren:
- Jose Etxeandia euskaltzale bizkaitarra. Gerraondoko lehen bertso-saioak
eratzen lagundu eta hainbat txapelketatako epai-mahaikide izan
zen. Tavira aldizkari elebiduna sortu eta zuzendu zuen.
- Isidoro Fagoaga tenore eta kultur eragile nafarra.
- Xalbador bertsolaria.
- Luis Dassance eta
Antonio Arrue euskaltzainak.

1976, Donostia - 24 ordu euskaraz | 1976,
Leitza - Itziarren alaba |
1976, Venezia - Non possiamo morire |
1976, Gernika - Rocka Iparraldetik dator

Kate eta guzti Euzkadi da | Telesforo Monzonekin elkarrizketa

1976ko iragarkiak
Gure Mendea