kronologia
1974

- LAB sindikatua
sortu zen.
- ETA bitan zatitu
zen: ETA militarra eta ETA politiko-militarra.
- Enbata mugimendua
debekatu egin zuten.
- Luis Haranburu
Altunak Haranburu Editor argitaletxea sortu zuen.
- Elhuyar
Zientzia eta Teknika aldizkaria plazaratu zen.
- Argitaratutako
liburuen artean, aipagarri: Bitoriano Gandiagaren "Hiru Gizon bakarka" poema-liburua,
Patri Urkizuren "Xaribariak" saiakera, Txomin Peillenen "Jon Miranderen idazlan
hautatuak", Edorta Kortadiren "Artegintza, Artista, Gizartea"...
- Intxitxu antzerki-taldeak
"Orria-778" obra taularatu zuen Eugenio Arozenaren zuzendaritzapean eta Debako
Goaz antzerki-talde sortu berriak Larzabalen "Senperen gertatua", Lukas Dorronsoren
zuzendaritzapean.
- Donostiako
La Voz de España egunkariak euskarazko orrialdea plazaratzeari
ekin zion ekainaren 9an. Basarri, Enrike Zurutuza eta Santiago Aizarnak osatzen
zuten igandero orria.

- Euskal Konpositoreen
Eresbil artxiboa sortu zuen Jose Luis Ansorenak. Urtebete lehenago
Musikasteren lehen edizioa antolatu zuen.
- Arabako Ikastolen
Elkartea sortu zen zerbitzu-kooperatiba gisa.
- Ken Kirby zinemagileak
"Borroka, la lutte des Basques" dokumentala errodatu zuen.

- Joxan Artzek
eta Mikel Laboak "Ikimilikiliklik" ikustaldia ondu zuten.
- Antton Valverde,
Julian Lekuona eta Xabier Letek bertso eta kopla zahar eta berrien ikuskizuna
antolatu zuten.

- Beñat
Sarasola, E. Martikorena, Peio Etxegoi, Joanes Borda, J.P. Lekarrieu, P. Berzets
eta D. Davantek Guk taldea sortu zuten. Lehen saioa otsailaren 3an eskaini
zuten Aiherran: "Aita, seme, laborari".

- Uztapide bertsolaria
behin eta berriz omendu zuten. Gorazarreetan aipagarriena, udan Zestoako herriak
eskaini ziona. Bestalde, bertsolari handi honek "Leengo egunak gogoan" liburua
plazaratu zuen, askoren sorpresarako, hitz lauz idatzita.

- Uztapide ez
zen goraipatu bakarra izan urte hartan. Azaroaren 17an hamabost bertsolari
zahar omendu zituzten Donostiako Balda pilotalekuan: Joxe I. Etxeberria, Klemente
Ezkurdia, German Uriguen Etxagiña, Joxe Mari Aristondo Muño,
Frantzisko Mari Lasa, Jose Mari Mutuberria, Joxe A. Sorasu Zubeltzu,
Bautista Kortajarena Ondartza, Joxe Kruz Larrañaga Nekazabal,
Tomas Arrizabalaga, Lorentzo Zulaika, Juan Ormaetxe, Kosme Aristimuño.
- "Etxahunen
trajeria" pastorala eskaini zuten Barkoxen, Eskuararen Egunean.
- Gorka Knörr
kantari arabarrak bere lehen diskoa osatu zuen kantu zaharrekin.
- Eibarren, Jon
Bergaretxe kantariak bere lehen agerraldia egin zuen.
- Hitz
aldizkaria sortu zen Ipar Euskal Herrirako.
- Frantziako
telebista euskarazko ordu erdiko programa emitizen hasi zen bi astetik behin.
- Xeberri kantari
durangarrak Iparragirreren hiru kantu bildu zituen disko batean; "Zugana Manuela",
"Ezkongaietan" eta "Nere amak baleki".
- Metalezko bi
txarteltxo jarri ziren salgai komertzioetan eta tabernetan jartzeko. Batek
"Euskaraz egiten da" zioen eta besteak, "Cerrado/hertsirik" alde batean "abierto/zabalik"
bestean.
- Emile Larrek
Lafonek utzitako lekua hartu zuen Euskaltzaindian eta Jose Juan Bautista Merino
etnologo eta politikari bizkaitarra euskaltzain ohorezko izendatu zuten.
- Gregoire eta
Guillaume Epherre anaia zuberotarrak hil ziren.
Gure Mendea