kronologia
1973

- Poliziak Eustakio
Mendizabal Txikia ETAko buruzagia hil zuen apirilean.
- Espainiako
Gobernuko presidente zen Carrero Blanco almirantea hil zuen ETAk.
- Errefuxiatuen
aldeko gose-greba Baionan.
- Bi lehergailuk
eztanda egin zuten Donostiako Kresala elkarte euskaltzalean. Hirugarren atentatua
zuten.
- Espainiako
Informazio eta Turismo Ministerioak 25.000 pezetako diru-zigorra ezarri zion
Zeruko Argia-ri «Euskal unibertsitate eta eliza independenteak defendatu
eta aldarrikatzeagatik».
- Zabal
iritzi-aldizkaria sortu zen Baionan. Beñat Oihartzabal, Jokin Apalategi,
Paulo Iztueta eta Gexan Alfaro izan ziren, besteak beste, bultzatzaileak.
Izen bereko liburudenda ere sortu zuten.
- Martin Iturbe
idazleak Irun Saria irabazi zuen "Bizitzako urratsetan" poesiari esker.
- Martzelino
Garde erronkarieraren ikertzaileak "Erronkari txoriño" poesia idatzi
zuen erronkarieraz.
- "Poxpolin.
Ume-kantak" 3-4 urteko haurrentzako 51 kantuz osaturiko bilduma jarri zen
salgai.
- Argitaratu
ziren: Joxan Artzek Zumeta pintorearekin elkarlanean sortutako "...laino guzien
azpitik ....eta ...sasi guztien gainetik..." olerki-liburua, Txillardegiren
"Euskara batua zertan den", Luis Haranburu Altunaren "Itsasoak ez du esperantzarik"...

- Natxo de Felipek
Oskorri taldea sortu zuen.
- Tomas Araguesek
Donostiako Udal-kontserbatorioko Orkestra Zuzendaritzako katedra lortu zuen.
- Jose Mari Usandizaga
donostiarrak "Mendi mendiyan" opera aurkeztu zuen Bilboko Coliseo Albian.
Bilboko Koru Elkarteak, Olaeta Ballet Taldeak eta Orkestra Sinfonikoak parte
hartu zuten ekitaldian. Obra hau 1910ean taularatu zen estreinakoz.

- Trikitilarien
Omenezko Jaia antolatu zuten Azpeitian. Besteak beste, Auntxa, Arbe, Bitarte,
Epelde, Egurrola eta Iturbide anaiei egin zitzaien gorazarre.
- Estitxuk diskoa
plazaratu zuen gaztelaniaz. Musika-kritikariak kexu ziren euskal kantuak erdal
medioetan jartzen ez zirelako, eta prentsan eman ziren justifikazioen arabera,
«euskal kantariek profesionaltasun bati atxiki behar badiote, nahi ta nahiezko
dute erdaraz kantatzea».
- Musika-lan
gehiago ere merkaturatu ziren: Mikel Arbea nafarraren "Euskal doinuak gitarraz"
, Etxamendi eta Larralde bikotearen "Zutik", ...
- Norbert Tauer
euskaltzale txekiarra euskaltzain ohorezko izendatu zuten.
- Euskaltzaindiak,
ekonomikoki larri zebilela eta, dirua lortzeko kanpaina antolatu zuen.

- Udako Euskal
Unibertsitatea erakundea sortu zen, Euskal Herrian euskal unibertsitatearen
sorrera bultzatzearren. Abuztuaren 29tik hasi eta irailaren 8ra arte 150 ikasle
eta irakasle inguru bildu ziren antolatutako ekitaldietan.
- Arabako Diputazioak
Euskararen Zerbitzua sortzea erabaki zuen, hizkuntzaren irakaskuntza bultzatzeko.
- Xaribari taldeak
"Batzar nagusia" haurrei zuzendutako antzerki-lana taularatu zuen.
- Hil ziren:
-
Jesus Maria Arozamena idazle eta kazetaria.

-
Juan Aranoa pintore bilbotarra, Buenos Airesen.
-
Luis Ormaetxea idazlea, Argentinan.

1973,
Ezpeleta - Lore beltzak primaderan

Donibane-Lohizunen
Euskal Unibertsitatea | Euskararen batasunaz

1973ko
iragarkiak
Gure Mendea