kronologia
1971
- Telesforo Monzon
eta Txillardegi Ipar Euskal Herritik kanporatu egin zituzten Aberri Egunean
gertatutako istiluen ondorioz. Beste hainbat errefuxiaturekin batera gose-grebari
ekin zioten.
- Mikel eta Amaia
Lasa Alegriak "Poema bilduma" plazaratu zuten. Argitaratu ziren, gainera:
Anjel Lertxundiren "Ajea du Urturik" nobela, Mattin bertsolariaren "Ahal dena"
bertso-liburua, Fernando Mendizabalen "Gramatika Txikia Euskaraz", Ibon Sarasolaren
"Euskal Literaturaren Historia", Aita Villasanteren "Hacia la lengua literaria
común", Xalbador Garmendiaren "Lurraren kondaira", Gotzon Garateren
"Marxen Marxismoa", Plazido Mujikaren hiztegia...
- Jakin-ek
Rikardo Arregi zenaren omenezko liburua argitaratu zuen. Joseba Arregik, Joan
Mari Torrealdaik eta Alfabetatze batzordeak esku hartu zuten bertan.
- Radio San Sebastián
irratian eta Iñaki Gabilondoren zuzendaritzapean ostiralero gaueko
hamaiketan berrogei minutuko euskarazko saioa emititzen hasi ziren. Nevadan,
Kalifornian, Venezuelan eta Argentinan ere emititzen ziren ordu erdi inguruko
programak, astean behin.
- Urretxindorrak
taldeak "Ai amatxo", "Neska zaharrak", "Iguria-ko boluan" eta "Mendi puntatik"
abestiak disko txiki batean bildu zituen.
- Herri Gogoa
argitaletxeak "Euskal kantari berri hautatuak" garaiko abeslari eta taldeen
abesti sonatuenen bilduma plazaratu zuen kaset formatuan.
- Mixel Etxegaraik
(Imanolen izengoitia) disko txikia plazaratu zuen Goiztiri argitaletxearen
eskutik.
- Gaitero eta
Dultzainarien eguna antolatu zen Biasterin.
- Jose Maria
Franco konpositorea, Ramiro Arrue
pintorea, Akilino Izagirre Zepai bertsolaria eta Jose Artetxe idazle
eta kazetaria hil ziren.

Euskal
Entziklopedia | Galdezka | Buruko
ileetaraino gaude! | Oteizarekin elkarrizketa
1971ko
iragarkiak
Gure Mendea