kronologia
1970

- Joseba Elosegik
bere buruari su eman zion Francoren aurrean eta Gora Euskadi Askatuta!
oihukatu, Erregimen frankista eta Euskal Herriaren zapalkuntza salatzeko.
Hiru urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Bertan "Quiero morir por algo"
liburua idatzi zuen.

- Burgoseko Epaiketa
hasi zen. Meliton Manzanas hil eta beste hainbat ekintzekin zerikusia izatearen
akusaziopean, Arantxa Arruti, Jose Maria Dorronsoro, Jabier Izko de la Iglesia,
Gregorio Lopez, Xabier Larena, Itziar Aizpurua, Jokin Gorostidi, Jose Antonio
Karrera, Josu Abrisketa, Bittor Arana, Mario Onaindia, Jone Dorronsoro, Jon
Etxabe, Enrike Gesalaga, Eduardo Uriarte eta Julen Kaltzada epaitu egin zituzten
gerra-kontseiluan.
- ETAk
Eugene Beihl kontsul alemana bahitu zuen epaituen bizia bermatzeko.
- Ikastolen Federakundea
sortu zen. 51 zentro eta 7.500 ikasletik gora zituen orduan.

- Ia hamarkada
beteko debekuaren ostean karmeldarrek Karmel argitaratzeari ekin zioten.
- Fragaren ministerioak
Jakin aldizkaria debekatu zuen «sozialista eta nazionalistatzat»
jo ostean. Lege-babesik gabe gelditu zelarik, aldizkari izateari utzi eta
liburugintzari heldu zion Jakin-eko taldeak.

- Jon Mirandek
"Haur besoetakoa" nobela argitaratu zuen. Plazaratu ziren, gainera: Patri
Urkizuren "Literatura eta kritika" saiakera, Xabier Kintanaren "Linguistika
orain arte", Anjel Lertxundiren "Hunik arrats artean", Txillardegiren "Sustrai
bila", Pedro Pujanaren "Euskal aditza (Bizkaiera). Flexiones del verbo vasco
vizcaino", Mikel Zarateren "Bizkaiko euskal idazleak", Juan San Martinen "Uhin
berri", 1930etik aurrerako poeta askoren olerki-bilduma...
- Derioko apaiztegiak
Udako Euskal Ikastaroa antolatu zuen. Euskal gramatika eta literaturarekin
lotutako gaiak lantzeko jardunaldi hauek 1977az geroztik Labayru Ikastegiak
antolatzen ditu.
- Maiatzaren
25ean Daniel Landart idazlearen "Bai ala Ez" antzerkia eskaini zuten Baionako
antzokian. Daniel Landartek berak ere antzezle gisa parte hartu zuen. Bere
"Noiz" obra ere estreinatu zen urte hartan.
- Ez Dok Amairu
taldeak "Baga, biga, higa... sentikaria" eskaini zuen.
- Estitxu Robles-Arangiz
kantariak "Agur Maria" diskoa plazaratu zuen.
- Drindots emakumez
osaturiko taldeak "Trixte bizi naiz", "Ederra da Donostiya", "Ku-ku" eta "Ala
kinkirrin" abestiak disko txiki batean bildu zituen.
- Hil ziren:
-
Antonio Valverde idazle, marrazkilari
eta pintorea.
-
Secundino Zuazo arkitekto bizkaitarra.
-
Victor Zubizarreta konpositorea. Piano eta orkestrarako lanak eta korurako
herri-kantuak sortu zituen: "Ama begira zazu", "Agur ene maitia"...

Ez
Dok Amairu: agiria - Gure jokaeraren berri | Euskalkietatik
euskarara | Euskalerrian euskera debekatua!

1970eko
iragarkiak
Gure Mendea