kronologia
1969
- Ikastola sortu
zen Baionan.
- Telesforo Monzonek
anai-Artea euskal errefuxiatuen laguntzarako elkartea sortu zuen.
- Arantzazuko
basilikako lanak bukatu ziren.
- Rikardo Arregi,
Gabriel Aresti, Ibon Sarasola, Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia,
Xabier Kintana eta beste hainbatek osaturiko taldeak Lur argitaletxea sortu
zuen. Urte hartan "Euskal Elerti 69" euskal literaturaren belaunaldi berriaren
eredua den liburua kaleratu zuen.
- Anaitasuna
aldizkari bizkaitarrak, diru arazoak zirela eta, kaleratzeari utzi zion.
- Jon Oñatibiak
Lapurdiko euskara irrati bidez ikasteko metodoa plazaratu zuen "Methode d'eskuara
radiophonique" izenburupean. Lehentxeago gipuzkera eta bizkaiera ikasteko
liburu bana argitaratu zituen.
- Irakur Sail
argitaletxea sortu zen.
- Ramon Saizarbitoriak
"Egunero hasten delako" nobela plazaratu zuen. Plazaratu ziren, gainera:
-
Iñaki Begiristain antzerkigilearen "Bizia bizi-truk" obra.
-
Manuel Matxainen "Uste gabean" eta Bordariren "Goraintzi" poesi lanak.
-
Xabier Peñaren "Abere alaiak" haurrentzako ipuin-liburua.
-
Juan San Martinen "Euskararen inguruan".
-
Fernando Mendizabalen "Euskaldunentzat gramatika euskeraz".
-
Xalbador bertsolariaren "Ezin bertzean" bertso-liburua.
- Mikel Laboak
"Haika mutil" diskoa plazaratu zuen.
- Pantxoa eta
Peio kantari-bikote lapurtarrak bere lehen disko ttipia plazaratu zuen. Manex
Pagola eta Telesforo Monzonen kantuak bildu zituzten: "Itziarren semea", "Lepoan
hartu ta segi aurrera", "Batasuna"...
- Joan Baezek
"Gernika" abestia plazaratu zuen bere izena zeraman diskoan.
- Donostiako
Astorian omenaldia eskaini zitzaion Xalbador bertsolariari.
- Hil ziren:
-
Jesus Apellaniz eta Simon Arrieta pintoreak.
- Julio Beobide eskultore zumaiarra.
- Gabino Garriga idazle bilbotarra, Buenos Airesko Euskaltzaleak aldizkariaren
sortzailea, La Platan.
- Rikardo Arregi idazle, kazetari
eta kultur eragilea, auto-istripuz.
- Jose Olaizola konpositorea. "Zorigaiztoko egunea" eta "Oleskari
zarra" operak edota "Aupa mutillak", "Agur jaunak",
"Mendian bai alai", "Oñaze egalpean", "Uxo
bat eldu zait", "Euskal Meza" edota "Agur Jesusen ama"
herri-kantuak eta musika erlijiosoa sortu zuen.
- Dominique Soubelet idazle erlijioso lapurtarra.
- Eusebio Eizmendi Txapel bertsolaria. Urte txarrak egokitu zitzaizkion
bertsotan aritzeko. 36ko gerra zela eta, maiz kartzelaratu zuten jendaurrean
euskaraz kantatzeagatik. Irratian bertso-saioak antolatzen zituen errezildar
honek.
- Bingen Amezaga idazle eta itzultzailea,
Caracasen.
Gure Mendea