kronologia
1968
- Guardia Zibilak
Txabi Etxebarrieta etakidea hil zuen tiroka ekainaren 7an Tolosako Bentaundin.
Bi hilabeteren buruan Melitón Menzanas polizi inspektorea eta torturatzaile
ezaguna hil zuen ETAk.
- Abuztuaren
5ean salbuespen-egoera ezarri zen hiru hilabetez Gipuzkoan.
- Euskaltzaindiaren
babesean eta Rikardo Arregiren gidaritzapean, 1965. urteaz geroztik helduak
euskaldundu eta alfabetatzeko sortutako euskal eskola eta gau-eskolak
erakunde gisa antolatzen hasi ziren. Koordinatze hartatik sortu zen AEK.

- Gerediaga Elkarteak
antolatuta, Euskal Idazleen Jardunaldiak antolatu ziren Ermuan. Besteak beste,
Euskal Idazleen Elkartea sortzea erabaki zen bertan.
- Argitaratu
ziren:
-
Joxan Artzeren "Isturitzetik Tolosan barru", Daniel Landarten "...Hogoi urte",
Xabier Leteren "Egunetik egunera orduen gurpilean" eta Augustin Zubikarairen
"Naparroako bideetan" poesi lanak.
-
J.M. Mokoroaren "Batasunari batzuk agurka eta beste batzuk aurka", Anjel Lertxundiren
"Gaurko literatura", eta Krutwigen "Praktikaz" liburuak.
-
Martin Iziarren "Larraundi'ko sendia" nobela.
- Txillardegiren
"Elsa Scheelen" nobelak Txomin Agirre Saria irabazi zuen.

- Jon Bilbao
"Eusko Bibliographia" Euskal Herriko gaiei buruzko bibliografia plazaratzen
hasi zen.
- Auñamendi
argitaletxeak "Enciclo-pedia General Ilustrada del País Vasco" obraren
lehen liburukia plazaratu zuen.
- Parisen bizi
ziren gazte euskaldunek "Biga" gazteentzako aldizkaria plazaratu zuten.
- Ikastolako
irakasleen ekimenez, Gordailu kultur elkartea sortu zen irakaskuntzaren inguruko
gaiak landu eta argitaratzeko.
- Lagun talde
batek, horien artean Maite Idirin, Herrikoi folk taldea sortu zuen.
- Luis Amilibiak
lehen saria irabazi zuen Frantziako Auch-eko Opereta Lehiaketan.
- Musika-argitalpenak:
-
Lurdes Iriondok "Nere herria", "Lin-Pan mendian", "Gazte gera, gazte" eta
"Askatasuna zertarako" abestiak bildu zituen bere hirugarren diskoan.
-
Estitxuk abesti entzutetsuenen euskarazko itzulpenekin diskoa plazaratu zuen.
-
Herri-Gogoa argitaldariak Xabier Leteren "Euskalerri nerea" eta "Lore gorrien
balada" abestiak biltzen zituen diskoa plazaratu zuen.
-Benito
Lertxundik beste bi disko txiki argitaratu zituen. Batean kantu zaharrak bildu
zituen eta bigarrenean "Irripar bat", "Jabetasuna" eta "Hitzak dira hitzak"
kantu berriak.
- Los Contrapuntos
Azkoitiko talde sonatua banandu egin zen. Masielen "La, la, la" izan zen beren
azken abesti arrakastatsua.
- Abrako Euskal
Abeslarien Sariketan Argoitiarrek eraman zuten txapela. Bigarren diskoa plazaratzekotan
ziren.
- Eibarko Euskal
Kantarien Sariketako taldekako lehiaketa Oskarbik irabazi zuen. Bigarren saria
Ameslariak taldearentzat izan zen eta hirugarrena Urretxindorrak taldearentzat.
Solisten artean Estitxuk eraman zuen lehen saria eta bigarrena Maite Idirinek.
- Bertsolarien
Sari Andia jokatu zen Anoetan. Piensos Onena etxearen eskutik, Xalbador eta
Basarrik, puntutan paretsu, Hirurogeita hamabosna mila pezeta jaso zituzten.
Lasarte izan zen hurrengoa eta 40.000 pezeta jaso zituen.

- Hirurehunetik
gora txistulari bildu ziren Gasteizen abenduaren 15ean, Txistulari Egunean.
- Nestor Basterretxeak
eta Fernando Larrukertek "Ama Lur" film dokumentala estreinatu zuten.

1968, Donostia - Gobernadorearen zigorra |
1968, Arantzazu - H

Zozialist,
girixtiño eta euskaldun? | "H"
bai... "H" ez

1968ko
iragarkiak
Gure Mendea