kronologia
1967
- Carrero Blanco
almirantea Espainiako Gobernuko lehendakariorde izendatu zuten.
- SIADECO (Sozio-ekonomi
Ikerketa Erkartea) sortu zen.
- Ez Dok Amairuk
sekulako arrakasta lortu zuen Bartzelonan. 2.500 lagun bildu ziren Palau de
la Musica-n Benito Lertxundi, Lurdes Iriondo, Mikel Laboa eta Francesc Pi
de la Serrak eskainitako kantaldian.
- Julian Lekuona
Ez Dok Amairu taldeko kideak diskoa plazaratu zuen CINSA etxearen eskutik.
"Ez dut nai", "Illargira noa", "Euskal emigranteen abestia", "Aizak, i" eta
"Iltzalle bat bezela" abestiak bildu zituen. Lurdes Iriondok ere disko txikia
jarri zuen kalean. Bere lehen grabazioa zuen eta "Abesten dizut jauna", "Etzaitut
ikusi nai", "Agurra" eta "Loa" kantuak bildu zituen bertan.
- Pablo Sorozabalek
"Gernika" hileta-doinua, "Irugarren kalez-kale", "Marcha de Deba" ta "Zortziko
de las Bateleras" abestiekin diskoa osatu zuen.
- Etxamendi eta
Larralde bikotea herriz herri kantatzen hasi zen.
- Francisco Escuderok
"Zigor" opera estreinatu zuen.

- Nemesio Etxanizen
"Lur berri billa" olerki-bilduma plazaratu zen. Gotzon Garitaonaindiak "Balendin
Uriona" argitaratu zuen, Txomin Peillenek "Gatu beltza", Martin Ugaldek "Unamuno
ta euskera" saiakera eta Jose Maria Satrustegik "Luzaideko kantiak" bilduma.
- Bilboko Aiala
antzokian Euskal Antzerki Astea antolatu zuten. Jarrai taldeak Camus-en "Gizon
zuzenak" obra estreinatu zuen bertan, eta Kriseiluk "Sistema zoriontsu bat"
eta katalanetik itzulitako "Ez du ardura nun jaio zaran" obrak taularatu zituen.
- Battitta Urrutik
Etxahun-Irurik idatzitako "Txikito de Kanbo" pastorala zuzendu zuen.
- Manuel Lekuona
Euskaltzaindiko lehendakari hautatu zuten.
- Txistulari
Elkarteak Euskal Dantza Berrien Txapelketa antolatu zuen. Jon Oñatibiak
eraman zuen lehen saria.
- Nafarroako
Unibertsitateko 600 ikaslek euskararen aldeko eskabidea egin zioten bertako
diputazioari.
- Tolosako Udalak
bere gain hartu zuen euskara hutsezko ikastolaren ardura.
- Donostiako
Udalak kale-izenak euskaraz eta gaztelaniaz paratzea erabaki zuen.

- Euskaltzaindiak
Rikardo Arregiren zuzendaritzapean alfabetatze kanpaina bati ekin zion. Rikardo
Arregi bera, Aita Villasante, Patxi Altuna, Aingeru Irigarai, Manuel Lekuona,
Juan San Martin, Xalbador Garmendia, Mari Karmen Garmendia, Begoña
Arregi eta Ramon Saizarbitoriak esku hartu zuten.
- Euskal Pintura
Lehiaketan Jose Luis Zumetak eraman zuen lehen saria, "Picassoren Guernica
delakoari omenaldia" obrari esker.
- Hil ziren:
-
Andima Ibiñagabeitia kultur
eragilea, Caracasen. Euskara ikasteko lan didaktikoak plazaratu zituen eta
Caracasko Eman euskal aldizkariaren sortzaileetariko bat izan zen.
-
Kandido Izagirre hizkuntzalaria. Altsasu, Ultzama, Tolosa, Arantzazu eta Erronkariko
azpieuskalkiak aztertu zituen. "Iztegiak" bilduma osatu zuen ikerketen emaitzekin.

1967,
Donostia - Txistuak txalo bihurtzen dituen pertsularia | 1967,
Bilbo - Gabriel Aresti eta lapitz gorria
Astos
y astokillos | Bertsolarien txapelketa,
1967 | Naparroa ta euskera | Yoloak
taldeari elkarrizketa
Gure Mendea