kronologia
1966
- Urtarrilaren
9an Euskal Abesti Berrien Jaialdia antolatu zen Donostian eta Hernanin. Benito
Lertxundik eman zion hasiera jaialdiari. Gero, Kemen izeneko neska-hirukoteak
jardun zuen, ondoren Mikel Laboak, Lurdes Iriondok, Julian Lekuonak eta Bikondoa
soinujoleek. Arantxa Gurmendik orkestinaz lagunduta kantatu zuen eta azkenik
"Pelotari" filma erakutsi zuten.
- "Hazparneko
Anderea" eta "Eneko Bizkai eta Maria Lorka" antzerki-lanak idatzi zituen Telesforo
Monzonek.
- Imanol Urbietak
"Haur kantariak" haurrentzako diskoa grabatu zuen.
- Nestor Basterretxeak
eta Fernando Larrukertek "Alquezar" laburmetraia estreinatu zuten.
- Espainiako
1966ko Erakusketa Nazionalean Euskal Herriko 13 artista bildu ziren, besteak
beste, German Donosti, Mentxu Gal, Karmelo Barrena, Ignazio Garzia Erguin,
Jose Maria Gonzales, Pedro Marcos Bustamante, Antonio de Miguel Martinez,
Angel Moraza, Karmen Perez-Seoane eta Luis Sanchez Martinez. Hamasei lan aurkeztu
zituzten lehiaketan.

- Diario de
Navarra-k, itxura aldatzearekin batera, euskarazko orrialde bat erantsi
zion bere egunkariari. Euskarazko orri hori, lehen zenbakian zioenez, hilaren
lehen eta hirugarren ostegunetan azalduko zen. Ez zen bakarra Nafarroan. El
Pensamiento Navarro-k ere "Zaldiko Maldiko" gehigarria erantsi zion egunerokoari
eta Nafarroako Diputazioak Principe de Viana-ren euskarazko bertsioa
plazaratu zuen.
- Euskaltzaindiak
Gipuzkoako letratuen Elkarteari agiri bat zuzendu zion, auzitegietan, maiz
gertatzen ohi zen bezala, erdaraz ongi ez dakiten lekuko edo salatuentzat
interpretaria jartzeko. Gipuzkoako Letratuen Elkarteak laster batean lanpostu
hori betetzeko lehiaketa antolatuko zuela agindu zuen. Bestalde, Espainiako
Heziketa eta Jakintza ministroari euskara zabaltzeko eskabidea egin zion,
«hizkuntza hau ofizialki nolabait sar dakila ikastola eta beste irakaskintzetako
etxe guztietan».
- Euskaltzaindia
euskal hiztegiaren gainean lan egiten hasi zen ekainaren 5ean. Villasante,
Lafitte eta Zatarain "A" letrarekin lanean hasiak ziren jada. Hurrengo bilerarako
eta oinarri bezala, Azkueren hiztegia harturik "Aa" letrarekin hasten diren
hitzak aztertzea erabaki zen, baina berehala hasi ziren "h"-ri buruzko eztabaidak.
- Ikastola sortu
zen Gasteizen.
- Daniel Landartek
"Gure haurra" antzerki-lana idatzi zuen, Etxahun-Irurik "Iruriko kuntia" pastorala,
Joan Mari Lekuonak "Mindura gaur" poesia liburua eta Martin Ugaldek "Sorgiñaren
urrea" haurrentzako ipuina.
- Manuel Matxainek
Xenpelar Bertso-paper lehiaketa irabazi zuen.
- Aszension Martiarena
eta Jesus Basiano pintoreak eta Frantzisko Torres idazlea hil ziren.
1966, Bilbo - Ez Dok Amairu | 1966
New York - Euskaldunok pantailan ez dugu parerik |
1966, Gasteiz - Domino fitxak legez

Lehen
Euskal Abesti Berrien Jaialdiari buruz
|
Euskal Kultura gure gaurko gizartean |
"H" dala-ta | Gabriel
Aresti'ri ihardespena | Euskal Musika Berria
| Eskritore falta | Euskararen
iraupena Nafarroan | Neuk-en txistea

1966ko
iragarkiak
Gure Mendea