kronologia
1965
- Madariaga,
Txillardegi, Benito del Valle eta Irigarai ETAko fundatzaileak Frantziatik
kanporatu zituzten.
- Bilboko Herri
Irratia, Xabier Peñaren gramatika-liburuari jarraiki, euskara ikasteko
saioa emititzen hasi zen. Ikastaroa hasi eta bigarren egunean, Peñaren
lana erosi nahi zutenek ilarak sortu zituzten irratiaren atarian eta hirugarren
egunerako, 2.000ko tirada zuen gramatika-liburua agortu egin zen. Bi hilabeteren
buruan Jon Oñatibiak "Método de euskera radiofónico /
Euskera irrati bidez. Primer curso" plazaratu zuen eta liburu horretan oinarrituta,
Donostiako Herri Irratiak Bilboko saioa errepikatu zuen udazkenean.
- Radio Requeté-k
"Navarra" izeneko euskarazko irratsaioa erantsi zion bere programazioari.

- Juan Antonio
Urbeltzen ekimenez, Argia euskal dantza-taldea sortu zen.
- Euskal dantza-taldeak
ugaltzen ari zirela ikusirik, Euskal Dantzarien Biltzarra sortu zen.
- Txillardegik
"Huntaz eta hartaz" saiakera idatzi zuen, Juan San Martinek "Eztenkadak",
Jose Maria Satrustegik "Bordel bertsularia" eta Augustin Zubikaraik "Piñuetako
madalenak" nobela. Bestalde, Eñaut Etxamendi kantari eta idazleak "Azken
elurra" bere lehen eleberria plazaratu zuen eta Auspoa argitaletxeak Sebastian
Salaberriaren "Neronek tirako nizkin" nobela saritu berria argitaratu zuen.

- Marie Jeanne
Minaberri idazle behenafarrak "Mokhor bat eta Mokhor bi" eta "Begietakoa"
eta Piarres Larzabalek "Hila esposatu" antzerki-lanak idatzi zituzten.
- Jarrai taldeak
Ibsen-en "Andere Etxea" obra estreinatu zuen Iñaki Beobideren zuzendaritzapean.
Bestalde, Larzabalen bi obra taularatu ziren: "Sarako Lorea" Urruñan
eta "Iru ziren" Saran.
- Arestiren "Beste
mundukoak eta zoro bat" eskaini zen Donostian. Lan honekin, euskal teatro
berria hasten zela esan zuen Xabier Lete aktore eta kritikari gazteak.

- Mikel Laboak
bere lehen disko txikia plazaratu zuen. "O Pello Pello", "Aurtxo txikia",
"Bereterretxe" eta "Amonatxo" abesti herrikoiak bildu zituen bertan.
- Idoia eta Loli
bikoteak "Maitetxo", "Negu garra", "Itxas Mutila", "Oklahoma" eta "Jack de
Minuit" abestiak biltzen zituen diskoa plazaratu zuen.
- Rikardo Arregik
euskal kazetari onenaren Lauxeta Saria irabazi zuen.
- Gerediaga Kultur
Elkarteak Durangoko Lehen Euskal Liburu eta Diskoaren Azoka antolatu zuen.
- Nestor Basterretxeak
eta Fernando Larrukertek "Pelotari" filma egin zuten.
- Abenduaren
15ean lau dokumental euskarazko erakutsi zituzten Baionako Eskual Idazkaritzan,
Gotzon Elortza bilbotarrarenak lauak. Lehenak Bilbo eta inguruak erakusten
zituen, bigarrenak Avignon, hirugarrenak euskal nekazarien bizitza eta laugarren
filmak Gernika.
- Plazido Mujika
idazle eta itzultzaileak "Diccionario castellano-vasco" hiztegia plazaratu
zuen eta Aingeru Irigaraik "Modismos del Idioma Vasco".
- Jose Migel
Barandiaran euskaltzain oso izendatu zuten.
- Banco de Bilbao-ko
Markinako sukurtsalak diruzain lanposturako deialdia luzatu zuen. Iragarkiak
zioenez, lanpostu horretarako euskaraz jakitea ezinbestekotzat jotzen zuten.

- Euskal Herriko
Bertsolari Txapelketa jokatu zen Donostiako Anoetan. Arozamena, Garmendia,
Mugartegi, Nabarte, Uztapide, Xalbador, Mattin, Mitxelena, Lopategi eta Lazkao-Txiki
lehiatu ziren final hartan, Uztapidek jantzi zuen txapela. Bigarren saria
Lazkao-Txikik irabazi zuen.
- Genaro Urrutia
pintorea eta Salbatore Mitxelena Abendats
idazlea hil ziren.

1965,
Deba - Folklorea, azal eder hori

Gaurko
euskal poesia | Xabier Lete antzerkilariari
elkarrizketa | Emakumeak eta euskara
| Laño artean | Tarzan:
zinema batek erakusten duena | Twist euskaraz
| Ye-ye gaztedia

1965eko
iragarkiak
Gure Mendea