kronologia
1964
- Frankistek
Segura, Arrate eta Tolosa Herri Irratiak itxi zituzten. Informazio eta Turismo
Ministerioak Loiolakoari bakarrik utzi zion emititzen.
- Jon Etxaidek
"Gorrotoa lege" nobela plazaratu zuen eta Txomin Peillenek Domingo Agirre
nobela saria irabazi zuen, "Gauaz ibiltzen dana" obrari esker.
- Koldo Mitxelenak
"Sobre el pasado de la lengua vasca" argitaratu zuen.

- Antzerkiari
buruzkoak:
-
Daniel Landarten "Herro eta nigar", Salbador Garmendiaren "Historia triste
bat", Piarres Larzabalen "Senperen gertatua" eta Martin Ugalderen "Ama gaxo
dago" lanak argitaratu ziren.
-
Donostiako Jarrai antzerki-taldeak J.B. Priestley-k sortu eta Julian Lekuonak
euskaratutako "Ertzaina etxean" lana taularatu zuten estreinakoz Bilbon.
-
Maiatzean Antzerki Astea antolatu zuten Donostian. Taldeen saioez gain, Gabriel
Arestik "Euskal Antzerki berri baten beharra" hitzaldia eman zuen.
-Abuztuan antzerkigintzan aritzen ziren idazleak bildu ziren, besteak beste,
euskal antzerkia berritu beharraz, sariketetaz eta etorkizunaz mintzatzeko.
Euskal antzerkia goi mailara bultzatzeko «zentsura baten beharra»
zegoela aipatu zenean eztabaida piztu zen, Iñaki Beobide Zeruko
Argia-ko kronistak azaldu zuenez.
- Frantziskotarren
Anaitasuna aldizkaria autonomo egin zen eta hilean behin argitaratzen
hasi zen.
- Jose Antonio
Retolazaren ekimenez, Kili-kili haurrentzako aldizkaria argitaratu
zen.

- Ana Maria Marin
zinegotziaren ekimenez, Baztandarren Biltzarra jaia ospatu zen estreinakoz
Elizondon.
- Arantzadi Taldeak
museo berria zabaldu zuen Donostiako San Telmon.
- Apirilaren
24an Aita Madinak kontzertua eskaini zuen New York-eko Tow Hall-en.
- Goizaldi dantza-taldeak
lehen saria irabazi zuen Txekoslovakiako Folklore lehiaketan.

- Antonio Maria
Labaien eta Juan San Martin euskaltzain oso hautatu zituzten.
- Bilboko Txistu
Doinuen lehenengo Txapelketan eztabaida sortu zen, "Kanta eta Dantza" saritutako
doinua erabat ortodoxoa ez zelako.
- Bilboko Herri
Irratiak eta CINSAk Lehen Euskal Abesti Txapelketa antolatu zuten. Lehen saria
Joxe Olaizolak eraman zuen "Mendietan" obra medio eta bigarrena Joxe Mari
Gonzalez Bastidak, "Elurra teillatuan" abestia medio.
- Begoña
Abaituak Llangollen herriko (Gales) Nazioarteko Abeslarien Lehiaketan bigarren
saria irabazi zuen.
- Nestor Basterretxea
eta Fernando Larrukert "Ama Lur" filma errodatzen hasi ziren.

- Jon Lopategik
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.
- Amezketako
herriak Fernando Amezketarraren bigarren ehunurteburua ospatu zuen. Ekitaldien
sarreran Fernando Amezketarrari buruzko liburua jarri zuten salgai, baina
ez zuen arrakasta handiegirik izanez zen... Ez zen Gregorio Mujikarena. Gaztelaniaz
idatzita zegoen.
- Angel Cabanas
paisajista donostiarra hil zen Argentinan.


"Euskera
atsegin zaigu"
| Kennedy zanari |
Euskal literatura bizi da | Soldadutza

1964ko
iragarkiak
Gure Mendea