kronologia
1963

- Zeruko Argia
aldizkaria Donostian kokatu, itxura aldatu eta astekari bihurtu zen. Bilakaera
honek eta bertan lanean hasi zen ekipo gazteak euskal kazetaritza modernoaren
sorreran garrantzi handia izan zuten.

- Gabriel Arestik
"Harri eta Herri" plazaratu zuen, Federiko Krutwig-ek "Vasconia" eta Jorge
Oteizak "Quosque tandem!" euskal arimaren interpretazio saioa. Belaunaldi
berri baten errefe-rentzia inportanteenetarikoak izan ziren.
- Telesforo Monzonen
antzerki-taldeak Piarres Larzabalen "Paper mende" komedia berria antzeztu
zuen Urruñan; Lizardi taldeak Antonio Labaienen "Malentxo alargun"
Tolosan, eta Gure Txeru Getariako antzeztaldeak Abelino Barriolaren "Lagun
Txar bat".

- Daniel Landartek
"Hilak hil" antzerki-lana idatzi zuen.
- Gotaiñen
"Santxo Azkarra" pastorala eskaini zuten abuztuaren 4an.
- Bertsolaritzaren
loratzea:
-
Martxoaren 31n bertsolari jaia ospatu zuten Alduden. Mattin, Zubikoa, Azpillaga,
Klemente eta Aintziarte izan ziren aritutakoak eta Mixel Labegerie gai-emaile.
Gernikako arbola kantatuz eman zitzaion bukaera saioari.
-
Irailaren lehenean, Bertsolarien Eguna ospatu zuten Bilbon. Uztapide, Basarri,
Arozamena, Enbeita, Mugartegi, Azpillaga eta Lopategik jardun zuten.
-
Azaroan Nafarroako Bertsolari Txapelketa jokatu zen. Manuel Huizi, Simon Ibarra,
Andres Narbarte, Bautista Madariaga, Manuel Arozamena, Mattin Oreja, Aingeru
Aldatz, Mikel Zabaleta, Erramon Mihura eta Mikel Arozamena lehiatu ziren eta
azken honek irabazi zuen txapelketa. Bigarren saria, berriz, Andres Narbartek
jaso zuen.
-
Joxe Mari Iriondok Bertsolari Gazteen bigarren Sariketa antolatu zuen Loiola
Irratian. Bertsolari gazteok ‘liga' moduan lehiatu behar zuten elkarren kontra
eta txapelduna entzulegoak hautatuko zuen. Irratian bildutako mila hirurehunetik
gora iritzik Azpillaga aukeratu zuten txapeldun.
- Arantzadi taldeko
hiru kidek Altxerri leizezuloa aurkitu zuten Orioko Aian.

- Jose Maria
Satrustegi, Piarres Larzabal eta Juan Gorostiaga euskaltzain oso hautatu zituzten
eta Jose Maria Lojendio, euskaltzainburu.
- Ikastola sortu
zen Iruñean.
- Jose Maria
Sanmartin konpositore gasteiztarrak Espainiako Musika Sari Nazionala irabazi
zuen bere "Suite Arabarra" obra medio eta Rodrigo Santiago orkestra-zuzendari
bizkaitarrak "Suite sinfónica vasca" obra aurkeztu zuen.

- Enrike Nieto
eta Ramon Zubiaurre pintoreak eta Sebero
Altube idazle eta filologoa hil ziren.
Gure Mendea