kronologia
1962
- Maiatzean bere
lehen biltzarra antolatu zuen ETAk. «Nazio-Askape-nerako Euskal Mugimendu
Iraultzaile» gisa definitu zuen bere burua eta hizkuntza proiektu nazionalaren
ardatz funtsezkotzat harturik, euskara Euskal Herriko hizkuntza nazional bakartzat
aldarrikatu zuen.
- Enbatak gerren
osteko lehen Aberri Eguna antolatu zen Itsasun.
- Francoren gobernuak
salbuespen egoera ezarri zuen Gipuzkoan eta Bizkaian hiru hilabetez.
- Fraga Iribarne
Espainiako Informazio eta Turismo ministro izendatu zuten.
- Espainiako
Eliza Katolikoak Donostiako Herri Irratia sortu zuen.

- Jon Mirandek
eta Txomin Peillenek Igela - Euskaldun heterodoxoen errebista
sortu zuten Parisen.
- Jean Haritxelhar
eta aita Xabier Iratzeder euskaltzain oso izendatu zituzten.
- Auspoa argitaletxeak
"Dirua galgarri" Mariano Izetaren lehen nobela argitaratu zuen.
- Bitoriano Gandiagak
bere lehen poema lirikoak "Elorri" liburuan bildu zituen.
- Anjel Goenaga
jesuitak Hemingway-ren "Agurea eta Itxasoa" obra itzuli zuen. Urtebete lehenago,
egile eskubiderik ez kobratzeko agiria sinatu zion Hemingway-ek.
- Piarres Larzabalek
"Bordaxuri", "Herriko bozak edo nor alkate" eta "Hiru ziren" eta Daniel Landartek
"Mendiko bakea" antzerki-lanak idatzi zituzten.
- Jon Etxaidek
"Begia begi truk" drama plazaratu zuen Egan aldizkarian.
- Mitxelena bertsolariak
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta Jon Lopategik Bizkaikoa.
- Manex Etxamendi
bertsolari eta olerkaria hil zen Parisen. Amerikan artzain zebilela hasi zen
bertsoak sortzen, bakardadeari aurre egiteko beharrak eraginda. 1899an Ezterenzubi
bere sorterrira itzuli zenean alkate izan zen. Maitasuna eta erlijioa zituen
kanturako gairik erabilienak.
- Ignacio
Maria Etxaide idazle eta Euskaltzaindiko burua hil zen.
Gure Mendea