kronologia
1960

- Baionako ikasle-talde
batek Enbata aldizkaria sortu zuen.
- Lau euskal
diozesietako 339 apaizek Francoren erregimenak Euskal Herrian ezarritako zapalkuntza
eta genozidioa salatu zuten.
- Basarrik Euskal
Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen. 36ko gerraren osteko lehen
txapelketa genuen.
- Jacques Allières
Okzitaniako Tolosako irakasle eta euskaltzaleak "Petit atlas linguistique
basque française" argitaratu zuen. Lehentxeago, "Les Basques" euskaldunen
hizkuntza, literatura eta historiari buruzko lana plazaratu zuen.
- Mixel Labegerie
Eskualzaleen Biltzarreko lehendakari hautatu zuten.
- Espainiako
Informazio eta Turismo Ministerioak debekatu egin zuen Zeruko Argia.
Aldizkaria itxi baino zertxobait lehenago, urte hartan bertan, "Pan-Pin" haurrentzako
komiki-gehigarria, garaiko bakarra, plazaratu zuen. Kaputxinoen aldizkariak
hiru urte eman zituen isilik.
- Pierre Narbaitz
historialariak Oxobiren lekua hartu zuen Euskaltzaindian.
- Manuel Maria
Apalategiren "Gure aditza" eta Joseba Intxaustiren "Euskal aditza" gramatika-liburuak
plazaratu ziren. Argitaratu ziren, gainera:
-
Piarres Larzabalen "Pierre Loti eta gu".
-
Koldo Mitxelenaren "Historia de la Literatura Vasca".
-
Klaudio Sagarzazuren "Nik zuri eta zuk neri", Satarka sinadurapean.
-
Juan San Martinen "Zirikadak".
-
Telesforo Monzonen "Menditarrak" eta "Gure behia hila da" antzerki-lanak.
-
Marie Jeanne Minaberri idazle behenafarraren "Amaño Kantua" eta "Esku
miresgarria" poesi lanak.
- Hil ziren:
-
Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako lehendakaria. Jesus Maria Leizaola
izendatu zen haren ordezko.
- Jean Ithurriage kultur eragile behenafarra. Lehen Mundu Gerratik itzuli
zelarik Bordele eta Parisera jo zuen ikastera. Eskualtzaleen Biltzarreko eta
Baionako Euskal Museoko lehendakari izan zen. Bertso-txapelketetako epaimahaikide
izan zen. Euskal Herriari buruzko liburuak idatzi zituen frantsesez.
- Jabier Ziga pintore nafarra.

Gure Mendea